IRUDILANTEGIA-ATELIER DE IMAGINARIOS, INNOVACULTURAL 2020rako HAUTATUA

Proiektu hau Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta La Caixa Fundazioaren Innova Cultural 2020 programaren barruan hautatu da. Proposamen sendoa da, ikerketa, sorkuntza, ekoizpena eta arte eta kultur zabalkundea uztartzen dituena. Hori guztia, ondare immaterialetik, arte plastikoetatik eta arte eszenikoetatik datozen prestigio handiko hiru erakunderen arteko lankidetzaren bidez: Labrit Ondarea, Gaiarre Antzokia eta Uharte Zentroa. Proiektuak asmo handiko apustua egiten du: identitate-lekuei lotutako iruditegi kolektiboak identifikatzea da helburua, kasu honetan, Gaiarre Antzokiarena.

Proiektu honen helburua da erakustea Labrit Metodologia eraginkorra dela leku erreferentzial bateko iruditegi kolektiboa osatzen duten erreferenteak identifikatzeko. Gaiarre Antzokia aukeratu da azterketa-gune gisa, Iruñeko kultura eta gizarte-testuinguruan duen zeregina kontuan hartuta, ondarearen eta nortasunaren ikuspegitik.

Helburu espezifikoak proiektuaren fase desberdinetan jorratuko dira: identitate-leku bati, Gaiarre Antzokiari, lotutako iruditegia identifikatzea, bai lotura estuena duten pertsonen oroimenaren bidez (antzerkiko langileak, eszenarekin zerikusia duten pertsonak), bai gaur egun Antzokitik hurbilen dagoen komunitateko kide ez direnen oroimenaren bidez. Sormen artistiko garaikideko prozesuetan integratzea bai identitate-erreferenteak, bai horiek aurkitzeko sortutako materiala eta prozesuak. Ikerketa kultur ekoizpenerako gune gisa. Proiektu honetan, mezua da bitartekoa: ikertzea kultura sortzen ari da.

Metodologiari esker, prozesua beste ezagutza-eremu eta adierazpen kultural batzuetan aplikatu ahal izango da. Proiektua tesi eta metodologia ikertzaile propio batetik abiatzen da, ikerketa kulturalaren esparruan erreferenterik ez duena. Ildo horretan, ikerketa-prozesua bera berrikuntzaren emaitza da. Abiapuntuko premisa da ikerketak berak kultura, sarea eta sozializazioa sortzen dituela. Proiektua lotzen duen hiru aldeen zentroa ikerketan dago, eta prozesu berean sortzen da sarea.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email