Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek elkarlanean sortutako era.eus webgunean argitaratutako proiektua.
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko haurrentzat. Istorioak Euskokultur Fundazioak eta Labrit Ondareak egindako ahozko memoriaren bilketaren funtsetatik hautatu eta eguneratuak izan dira, eta ilustrazioak Liébana Goñik egin ditu, istorioen pasarte bakoitza zehatz-mehatz gorpuztuz. Bada, horrez gain, badira ilustrazio guztietan interakziorako puntuak, haien gainean sakatuta haurren esperientzia aberastuko duten animazioak, hotsak eta ahotsak, Labritek egindako garapenaren eta produkzioaren bidez.
Bilduma ERA webgunearen Baliabideak atalean argitaratu da eta honako hauek dira izenburuak: “Aspaldiko naturaren hizkuntza”, “Jentilen desagerpenaz”, “Sua ez da inoiz itzaltzen”, “Lagun berriak” eta “Azeria, otsoa eta gaztanbera”.