Ibaiak eta bizilagunak: heldu den urriak 8 astelehena Casey Walsh-en solasaldia

Egun hauek zoragarriak bai eta intentsitate handikoak izan dira Labriten ( Jarrai gaituzu gure Twitter-eko kontuan), baina datorren asteari indar handiarekin ekinen diogu ere: Arga Bizirik erakundearekin batera (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko babesarekin) pertsonen eta ibaien arteko harremanen inguruko ekimen interesgarri hau sustatu dugu.

Heldu den astelehenean, urriak 8 Iruñeko Ingurumen Hezkuntzako Museoan, Californiako Santa Barbara Unibertsitateko Antropologia departamentuan irakaslea den Casey Walshek ibaiak eta euren bizilagunen inguruko hitzaldia eskainiko du.

EGUNA: urriak 8, astelehena

ORDUA: 19:00

TOKIA: Iruñeko Ingurumen Hezkuntzako Museoa

Casey Walsh irakaslea WALSH WATER GROUP ekimenaren sortzailea da. Diziplinarteko talde hau giza komunitateen eta ibaien arteko harremanen esparruan aditua da. Walsh Water Group uraren kudeaketa eta giza-erabilerari buruzko ikerlan historikoa eta antropologikoa egiten ari da. Lan honen helburua egun munduan ur eskasia eta kutsadurari buruzko krisia ulertzea eta aldi berean honi aurre egitea da.

 

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email