Hasi dira Kultur Ondare Immaterialaren Aurreinbentarioaren baliozkotze bilerak

Beste hainbatetan kontatu izan dizuegun bezala, Labrit Ondarea, Nafarroako Gobernuko Museoen Zerbitzuaren babesarekin, Nafarroako Ondare Immaterialaren aurreinbentariatze prozesuaren exekuzioaz arduratzen den enpresa da.

2015 eta 2016 urteetan zehar, kontzeptualizazioa, iturri bibliografiko eta dokumentalen hustutzea eta aurreinbentarioaren lehen zirriborroaren erredakzioa egin genuen (mila eta ehun kultur adierazpen immaterial baino gehiagoz osatutakoa).

Orain prozesua momentu erabakigarri batera iritsi da: Egindakoa Ondare Inmaterialaren protagonistekin alderatzea. Prozuaren fase honetan, 272 udalerrietako bakoitzak, egindako euren Kultur Ondare Immaterialaren adierazpenen aurrehautaketa balioztatzea da helburua.

Alderatze eta baliozkotze lehen lan hau, eskualde mailako zazpi bileren bitartez egingo dugu eta udalerri bakoitzak euren Ondare Immateriala osatzen duten ondasunak zehaztuko dituzte.

Lehenengo bilera asteartean egin genuen Lizarran. Gaur izanen da bigarrena Agoitzen eta hurrengoak Leitzan, Burlatan, Tafallan, Azkoienen eta Tuteran izanen dira, hemendik urriaren 5era bitarte.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email