COVID-19: Ondare Immaterialaren Unitateak biltzearen lana etengo dugu

Aste honetan berean aipatu bezala, gure bilketa lan taldea jo ta fuego zebilen Nafarroako hainbat udalerritan.  Egoera hau aldatu egin da azken egunetan. Adineko pertsonak dira, hain zuzen ere, Navarchivoren bihotzean daudenak. Euren ahozko memoriak herri hauetako Ondare Immaterialaren oinarri dira eta behar den moduan zaindu behar dira. Gauzak horrela, Nazioarteko, estatuko eta erkidegoko erakundeen…

Bilketan…

Badira zenbait hilabete gure proiektu garrantzitsuenetako baten inguruko berririk eskaintzen ez dizuegula: Navarchivo proiektuaren bitartez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ondare Immaterialaren Katedrak sustatuta Labrit Ondareak exekutatutako Nafarroako Foru Komunitateko Ondare Immaterialaren bilketa. Dakizuen bezala, Labriten Nafarroako Ondare Immateriala erregistratzen dugu antropologian oinarritutako metodologiarekin eta bizitza historien bilketaren bitartez: Gaur gaurkoz 147 udalerritako 525 herriren Kultur…

Martxan da Idiazabal Gaztaren Ondare Immaterialari buruzko bilketa

Labrit Ondarean gazta oso gustuko dugu, hori ezin dugu ukatu. Blog honetan bertan adibidez, hainbatetan eman dizuegu Erronkari Gaztaren Sor-Markarentzako egindako lanen berri. 2019an ekin genion Idiazabal Gaztaren Ondare Immateriala biltzeari, bere Sor-markaren eskariz. Ondare Immaterial Unitateen (OIU) exekuzioa aurtengo ilbeltzean hasi zen. Guztira, 10 OIU egitea aurreikusten da, 5 emakumezko eta 5 gizonezko, profil…

Proiektuaren aurkezpena “Cauces de historia de la Ribera del Ebro: sus gentes”

Datorren ostiralean, urriak 5, Tuterako Moncayo Zineman, 2018an egindako proiektuetako bat aurkeztuko dugu: “Cauces de Historia de la Ribera del Ebro: sus gentes”. Hilabete hauetan zehar Erriberako Ondare Immaterialaren zati baten bilketa eta hedapena egin dugu, batez ere Tuteran. Proiektu honek lau zati izan ditu: Kultur Ondare Immaterialaren bilketa: Ondare Immaterialaren 20 Unitateren bilketa egin…

Boca Juniors eta Labrit Ondarearen arteko bilkura

Joan den astean Labriten bisita berezi bat izan genuen. Sergio Lodise,  Boca Juniorsen Dokumentazio Zentroko ordezkaria eta taldearen historiaren azpibatzordeko kidea Iruñera hurbildu zen gure lana ezagutzeko. Boca Juniors, Argentinako talde garrantzitsuenetako bat da. Urteak dira gure inguruko bi futbol talderekin harreman estua mantentzen dugula, Osasunarekin eta Errealarekin. Eurekin lankidetza hitzarmen bat sinatu genuen, pixkanaka…

Labrit Nafarroako Basozainen Ondare Immaterialaren bilketa lanetan murgilduta dago.

Nafarroan herriz-herri Ondare Immaterialara bilduz egindako lanaren inguruan blog honetan askotan mintzatu gara. Dagoeneko 141 udalerrietako 510 herritan izan gara, Ondare Immaterialaren 2000 ale inguru bilduz; kaleei, jendarteari eta herriari ahotsa emanez. Gero eta maizago ordea, gure proiektuak ez dira lurralde konkretu batera mugatzen, baizik eta ezagutza esparru batean edota, orain bezala, lanbide berezitu batean…

Labritek, Itzagako San Migelera egindako erromeriaren inbentarioa egin du

Trinitate igandean, Mendekoste ondorenean, Itzagaondoa ibarreko bizilagunak eta Itzagaondoa eta Untzitibarreko hainbat eta hainbat pertsona, Itzagako San Migel ermitaraino igo ziren, Itzagako haitzeraino. Gaur egun, Itzagaondoako Ardatzeko herritar batzuk baino ez dute  bizirik mantentzen penitentziaren antzinako izaera, oinez, tunikekin jantzita eta egurrezko gurutzeak bizkarrean daramatzatela igotzen baitira. Igande goizean, tunikekin jantzita zihoazen erromesei eta bere…

Komunitate baten Ondare Immaterialaren Bilketa haren nortasuna sendotzeko erabili daiteke

Gure lanaren emaitzek dituzten ondorioek gure proiektu propioa gainditzen dutenean, saihestezina da harro sentitzea. Horixe pasa zen joan den astean Noainen. Orain dela pare bat urte Elortzibarreko Ondare Immaterialaren bilketa egin genuen. Eta gertatu ohi den bezala, bertako biztanleek euren Ondare Immaterialeko Unitateetan Nafarroako negu gogorrei buruzko historia asko kontatzen zituzten: hotza, lanak, inauteriei buruzko…

El Salvadorreko Don Bosco Unibertsitateko Héctor Raúl Grenni bisitan izan dugu Labrit Ondarean

Astearte goizean Héctor Grenni izan genuen gurean, El Salvadorreko Don Bosco Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria. Latino Amerikako Historia aztertzen du, espainiar kolonien independentziak eta Eskubide Indianoa, besteak beste. Egun Nafarroako Unibertsitate Publikoan dabil ikerketa egonaldi batean. Ikasturte akademiko honetan, Erasmus+ komunitate programaren baitan Nafarroako Unibertsitate Publikoan egiten ari diren formazio egonaldian, Latino Ameriketako hiru herrialdeetako…

Garilar: Ondare Immateriala ereinez eta uzta bilduz

Garilar, “gari larrea” esan nahi duen euskal toki-izena aukeratu zuten Galar Zendean garatutako Ondare Immaterialaren bilketa eta transmisio prozesua sinbolizatzeko. Ondare Immateriala identifikatu, babestu eta hedatzeko, ezinbestekoa da bilketa eta lanketa kontu handiz egitea, beharrezkoa den bezala lan esparruan mimoz aritzea. Hori aski jakina da Galarren. Orain gutxi, 2014 eta 2015 urteetan egindako lana ezagutzera…