Ni, Arga

Badira Labriten ikustea gustuko ditugun bi gauza,Ondare Immateriala eta ibaiak.  Blog honetan oso maiz hitz egiten dizuegu Ondare Immaterialari buruz, baina bigarren horri eskaintzen diogun tartea ere ez da txikia: azken bost urte hauetan, urtero ibai bati buruzko dokumental monografiko bat grabatu dugu, guretzat arrazoi batengatik edo besteagatik berezia den ibai bati buruzko dokumentala.

2012. urtean hasi ginen Ni, ibaia ikus-entzunezko bilduma osatzen, lehenengo esperientzia: Ni, Bidasoa izan zen. Ibai honen korronteak Espiello dokumental etnografikoen nazioarteko jaialdian parte hartzera eraman gintuen. Bidasoak modua ia magikoan, 2013an Ebroraino eraman gintuen, 2014an Egara eta 2015ean Aragoira. Iaz Urumearekin itsasoratu ginen eta aurten berriz, Iruñean nagusitzen den ibaiaren txanda izan da: Arga ibaiarena.

Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroarekin eta Uraren Euskal Agentziarekin (Nafarroako Gobernuak sustatzen du eta Obra Social La Caixak laguntzen du) elkarlanean egindako dokumental hauekin, Ondare Inmaterialaren eskutik ibaien ertzera hurbiltzen gara.

Argak lehen pertsonan hitz egiten die bere ur ibilgutik gertu bizi direnei: Alduderen eta Kintoaren semea naiz, amuarrainak, txipak, igarabak eta txirlak dituen ibai bat naiz. Iruñerriko ibaia naiz, zuen imajinarioaren parte sentitzen nauzuenon bidelagun

Dokumentalak 45 minutuko iraupena du eta errekreazio bat ere gehitu zaio: Patricio Larramendik Eugin mamia “bonba eztandekin” nola egiten zuten erakutsi zigun. Bere lekukotasunaz gain, Nafarroako hainbat udalerrietako 15 pertsonen testigantzak jaso ditugu.

Otsailaren 23an, Iruñean estreinatuko da Ni, Arga hurrengo emanaldi hauekin:
Golem Yamaguchi 10.30: Prentsa eta prentsaurrekoentzako emanaldia.
Golem Baiona (1. aretoan) 20:00: 2 emanaldi (Euskarazko eta espainolezko bertsioa)

Gonbidapen modura dokumentalaren trailerrarekin uzten zaituztegu… ibaiaren korronteak zinemaraino ekarraraziko dizuelakoan.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email