Labritek euskarazko iragarkirik onenaren Tokikom saria jaso du

Labriten hainbat hizkuntzatan lan egitera ohiturik gaude, baina 2015ean erronka bati aurre egin behar izan genion: gutako inork hitz egiten ez zuen euskalki batean lan egitea.

Ez guk eta ez beste inork, euskalki honen azken hiztuna duela ia hogeita hamar urte hil baitzen. Fidela Bernat, Uztarrotzen jaioa zen 1898an eta 1991n hil zen Iruñean, erronkariera zen bere euskalkia.

Erronkari Gaztaren Jatorrizko Izendapenak bere komunikazio kanpaina egiteko hautatu gintuenean, Erronkari bailararentzako gazta bezain identitarioa eta adierazgarria izan zitekeen elementua zein izan zitekeen pentsatzen hasi ginen. Eta Erronkari Gaztaren zaporea bezain indartsua den zerbait baldin badago, hori ehunka urtetan bailaran izan zen euskalkia dela erabaki genuen.

Hautaketa hau eta forma eman zion spot-a aurten saritua izan da: Erronkari gaztaren kanpaina 2017ko Tokikom sarietako iragarki onena izendatu dute. Hurrengo estekan ikus dezakezue kronika osorik, baina epaimahaiaren zenbait adierazpen uzten dizkizuegu jarraian:

  • Bertoko antzinako euskalkiaren erabilera inteligentea, alde batetik amu gisa oso ondo funtzionatzen duena, eta bestetik  roduktuaren bertokotasuna azpimarratzeko baliabide bikaina dena, ondare kulturala eta gastronomikoa modu ezin hobean lotuz.
    • Ikus-entzunezko piezaren beraren kalitate tekniko eta estetiko ukatu ezinak, horiek ere produktuaren bertokotasunaren eta jatorriaren  alioa nabarmentzeko oso modu egokian erabilita.
    • Irudien bidez zabaltzen den mezuan, produktuarekin lotutakoez gain, balio eta ikuspegi positiboa islatzeko ahalegina: sexu eta adin  niztasuna, bailararen ikuspegi gaurkotu eta anitza

Erronkari Gaztaren Jatorrizko Izendapenari eskertu nahi diogu hila egon arren, ahazturik ez dagoen euskalki honetan murgiltzeko eskainitako aukera eta baita Tokikom Sariei ere gure lana aitortu izana.

Eskerrik anitx!

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email