ENTZUNEZ GERO, IKUSIKO DUZU

Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, diseinatutako kanpaina, Emakundek eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak sustatua.

Ez da ohiko kanpaina bat. Labrit Ondarea enpresarentzat pozgarria izan da Emakundeari proiektu honetan lagundu ahal izatea. Era berean, adineko emakumeen aurkako indarkerian dagoen ikusezintasunetik eratorritako erronka da. Hain zuzen ere, gizartea sentsibilizatzea izan da eta da helburua, ikusezintasun horren atzean ezkutatzen diren gakoak erakutsiz.

Kanpainak 55 eta 79 urte bitarteko zazpi emakumeren testigantzak jasotzen ditu. Zazpi horietatik bik, indarkeria psikologikoaz gain, indarkeria fisikoa ere jasan dute. Euren testigantza ematea ez da batere erraza izan emakume horientzat, baina guztiek “beste emakume batzuei laguntzeko” helburuarekin egin dute.

Testigantzak biltzeko orduan, gure ikuspegi eta metodologia antropologikoa proiektuaren oinarrietako bat izan da, baita komunikazio arloan dugun esperientzia ere.

https://www.emakunde.euskadi.eus/sensibilizacion/-/25noviembre2020/

Indarkeria jasan duten adineko emakumeen testigantza errealekin egindako bideoa.

https://www.youtube.com/watch?v=Wo6AqP2tKr0&feature=youtu.be

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email