Labritek Ondare Immaterialari buruzko jardunaldi batzuetan parte hartu du UNEDen.

Asteburu honetan, Espainiako Kultur Ondarearen Institutuak eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak antolatutako “Kultur Ondare Immateriala Espainian eta Latino Amerikan” izeneko jardunaldietan parte hartu dugu. Aurrez aurreko ikastaro bat izan zen, gai hauetan adituak direnentzako eta interesa duen ororentzat irekia eta UNEDek,  Espainiako Kultur Ondare Immaterialarekin, Kultur Komunikaziorako Unibertsitate Barruko Institutuarekin eta Latino Amerikako Kultur Ondare…

Lizarrako Ondare Immaterialaren bilketaren aurkezpena

Joan den maiatzaren 26an, Lizarrako Ondare Immaterialaren bilketaren lehen fasea aurkeztu genuen. Herri zabala izanik bai lurraldeari dagokionez eta baita biztanle kopuruari dagokionez ere, Ondare Immaterialaren 90 Unitate erregistratzea aurreikusten da. Lehenengo 29ak Los Llanos Kultur Zentroan egindako ekitaldi batean aurkeztu genituen jendaurrean. Aurkezpen ekitaldia bilketa egiten duen herriarentzat hunkigarria da, baina are gehiago informatzaileentzako…

WordCamp Bilbao 2017 topaketa

Orain dela aste batzuk, gure lankideetako batek Bilboko WordCampen parte hartu zuen, WordPresseko garapen komunitateko topaketa ofizialean.   WordCamp Bilbao  topaketako bigarren edizioan honetako ostiral arratsaldea WordPresseko euskaldunen komunitate txikiari eskaini zioten. SEO posizionamendu Teknikei buruzko hitzaldiez gozatzeko aukera izan genuen, baita esparru digitalaren gaineko legediari buruz eta euskarazko web orriei buruz ere.   Mikel…

El Salvadorreko Don Bosco Unibertsitateko Héctor Raúl Grenni bisitan izan dugu Labrit Ondarean

Astearte goizean Héctor Grenni izan genuen gurean, El Salvadorreko Don Bosco Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria. Latino Amerikako Historia aztertzen du, espainiar kolonien independentziak eta Eskubide Indianoa, besteak beste. Egun Nafarroako Unibertsitate Publikoan dabil ikerketa egonaldi batean. Ikasturte akademiko honetan, Erasmus+ komunitate programaren baitan Nafarroako Unibertsitate Publikoan egiten ari diren formazio egonaldian, Latino Ameriketako hiru herrialdeetako…

Erronkari Gaztaren Kultur Ondarea: Altxor materiala zein immateriala.

Labriten aspalditik kontziente gara Ondare Immaterialaren kudeaketaren ikerketa ez dela bere horretan helburu bakarra, bestelako zerbitzu edo produktuei balioa gehitzeko ere balio dezakeelako. Iaz izan genuen hori egiaztatzeko aukera, Erronkari Gaztaren Jatorri Izendapenarentzako prestatu genuen komunikazio kanpainarekin. Spot baten bitartez gazta eta bere sorlekua inguratzen duen paisaia kulturala eta naturala ezagutzera emanez. Ikusi ez bazenuten,…

Izabako zineman erabili ziren ikus-entzunezkoak euskaratu ditugu

Udaberria iritsi baino lehen aste txuriko ekimenei amaiera emateko Izabako zineman erabili ziren ikus-entzunezkoak euskaratu ditugu. Baloreetan oinarritutako hezkuntza, D ereduko ikasleendako ere eskuragarri 2017-2018 ikasturtearen hasieratik aitzina. Bertan historiaren ezagutza, balioak eta bereziki Erronkari bailarako izaera ezagutu ahalko dute, euskaratik eta euskarara. Jarduera honetan beti irakaslegoaren laguntza izanen dute. https://vimeo.com/242565265 https://vimeo.com/242566594 https://vimeo.com/242567384

Uraren Nazioarteko Eguna: Labriteko Ibaien Entziklopediaren proiekzioak.

Gaur, martxoak 22, Uraren Nazioarteko Eguna da. Nazioartean, egun hau UN Waterrek koordinatzen du. Entitate hori, Nazio Batuen Erakundearen elkarlanerako mekanismo bat da edateko urarekin zerikusia duten gaietarako, non gobernuek eta bestelako entitateek parte hartzen duten. Gaur egun, ia bi bilioi pertsona kutsatutako ura kontsumitzera beharturik daude eta egoera horrek kolera edo disenteria bezalako gaixotasunak…

Mendazako eta Berbintzanako Ondare Inmaterialaren ezaugarritze bilerak.

Azken bi asteotan, bi udalerri nafarretan ezaugarritze jardunaldi bana egin ditugu: Joan den astean Mendazan izan ginen (Acedo, Asarta, Mendoza eta Ubago Kontzejuek osatzen duten udalerrian), Lizarrako merindadean eta orain dela egun batzuk berriz, Oliteko merindadean dagoen Berbintzanaren txanda izan zen. Ezaugarritze prozesuan zehar, gure lana Ondare Inmaterialaren alor guztiak birpasatzea da, Imaginario kolektiboa eta…