Barañainek bere Ondare Immaterialaren bilketa aurkeztu du

Gure proiektu izarra izan arren, aspaldi honetan gure blogean ez dizuegu Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiboan egindako aurrerapenei buruz hitz egin. Azkeneko hilabete hauetan, hainbat herrietan ekin diogu bilketari, beste hainbatetan Ondare Immaterialaren Unitateak amaitu ditugu eta Barañainen adibidez amaitutako lana aurkeztu dugu. Joan den martxoaren 1ean, UPNArekin elkarlanean, aurreko hilabeteetan erregistratutako 18 elkarrizketen aurkezpen ekitaldia…

M8 – Emakumeok planto

Emakumeok, lan egin, zaindu, pentsatu eta sortu egin dugu, bizitza hasi zenetik gaur arte. Labritek bat eginen du martxoaren 8ko grebarekin. Oroitzapenean bidea egiten hasi ziren emakumeak izanen ditugularik. Haiei esker geure bidea garatu dezakegu, altxa gaitezke eta erabakiak har ditzakegu. Emakumeok planto egiten badugu, mundua gelditu egiten delako.

Labrit Iruñeko gizarte-egitura aztertzen duen Kolaboratorio bat dinamizatzen ari da.

Otsailean eta martxoan zehar gure gairik gustukoenak batzen dituen lan bat garatzen gabiltza: giza parte-hartzea, asoziazio-egitura eta Iruña. Harrigarria da zenbat giza-talde txiki eta handi dauden Iruñean, bai aisialdiari zuzendutakoak edota kirol  arlokoak, lan arlokoak, politikakoak nahiz auzo-konpromisozkoak. Elkarteak (gastronomikoak, kulturalak, Sanferminekin otutakoak, kirolak edota aisialdikoak) ezaugarri eta jatorri oso ezberdineko pertsonez daude osatuak, baina…

Nor garen erakutsiko digun Ondarea.

Duela egun batzuk, lankide ditugun Gaizka Arangurenek eta Abel Castillok, Radio Euskadik Nafarroan egiten den Ondare Immaterialaren bilketa lanari buruz eskainitako erreportajean parte hartu zuten. Hemen klik eginez entzun dezakezue Aritz Aguirreren erreportaje osoa. Gaizkak eman zion hasieran, XX. Mendeko kultur herentzia pantailetara iristeak duen garrantzia azalduz, belaunaldi berriek Bob Esponja eta Homer Simpson pertsonaien…

Komunitate baten Ondare Immaterialaren Bilketa haren nortasuna sendotzeko erabili daiteke

Gure lanaren emaitzek dituzten ondorioek gure proiektu propioa gainditzen dutenean, saihestezina da harro sentitzea. Horixe pasa zen joan den astean Noainen. Orain dela pare bat urte Elortzibarreko Ondare Immaterialaren bilketa egin genuen. Eta gertatu ohi den bezala, bertako biztanleek euren Ondare Immaterialeko Unitateetan Nafarroako negu gogorrei buruzko historia asko kontatzen zituzten: hotza, lanak, inauteriei buruzko…

Labrit, Kultur Ondare Immaterialaren I. Nazioarteko Kongresuan izan zen

2018rako ditugun proiektuen berri ematen jarraitu aurretik, 2017an parte hartu genuen hainbat jarduera ekarri nahi ditugu gogora. Izan ere, urte amaieran hainbeste genuen kontatzeko ez genizuela zenbait gaien inguruan sare sozialetatik harago ezer ere kontatu. Urrian esaterako, Kultur Ondare Immaterialari buruzko Nazioarteko Kongresuan izan ginen. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultur Ondare Immaterialaren Artxiboko Katedrak antolatu zuen…

Mintegia 2018: iragana ebaluatzen eta etorkizuna prestatzen

Labriten uste dugu garrantzitsua dela tarteka gelditu egindakoa ebaluatu eta egiteke daukaguna prestatzeko. Horregatik, urtean behin denok landetxe batean elkartzen gara mugikorrak itzali eta gure lana nola egiten dugun eta nola hobetu nahiko genukeen hausnartzeko. Joan den asteburuan, 2018ko Mintegia izan genuen. Bertan, gure emaitzak eta urtean zehar ikasitakoak aurkezteko denbora izan genuen, baita gainerako…

#TourLabrit: Mexiko

Kontatu genizuen moduan, orain dela aste batzuk Latinoameriketan izan ginen Ondare Immateriala kudeatzeko gure modua ezagutzera emateko, eta noski, baita gure eguneroko jardunerako bestelako metodologiak, kontzeptuak eta ereduak ezagutzeko ere. Argentinan bezala, Mexikon ere instituzionalki nahiz akademikoki maila altuko kongresu batean parte hartzea izan zen gure helburuetako bat. Kasu honetan, azaroaren 7tik 11ra bitarte Hermosillon,…

Urte berri on!

2017a amaitzear dago eta balantzea egiteko unea iritsi zaigu. Urte bizia baina polita izan da aurtengoa: Ondare Immateriala pasioz bizi izan dugu, beti bezala eta gainera, pertsonalki nahiz profesionalki aberasten gaituzten leku, pertsona eta teoria berriak ezagutzen jarraitzeko zortea izan dugu. 2017an zehar gertuko Ondare Immaterialarekin lan egin dugu eta oso urrutira ere bidaiatu dugu…

Tokiko Entitateak Ondare Immaterialaren kudeaketan: azaroak 21, Nafarroako Museoa.

Kultur Ondarearen kudeaketa eragile askok partekatzen duten zeregina da. Gure testuinguruan, Estatuko Administrazio Orokorrak nahiz Autonomia Erkidegoek duten eskumena eztabaidaezina da, baina Ondare Immaterialaren kasuan, beharrezkoa da kudeaketa lan horietan bestelako eragile motak ere parte hartzea: Sozietate zibilak eta tokiko entitateak. Askotan hitz egin izan dugu Kultur Ondare Immaterialaren babeserako zereginetan eragileen inplikazioaren garrantziaz, baina…