HEMENDIK: 50 objektu ikonikoren istorioak

HEMENDIK elkarteak « Hemendik – Euskal Herriko 50 objektu ikonikoren istorioak » liburua plazaratu berri du. Atzoko eta gaurko industria eta artisautzako objektuen hautaketa honen bidez, Euskal Herri bizi bat erakusten da. Diseinu, komunikazio eta ondare immaterialeko profesional talde batek gauzatu du proiektu hau. LABRIT ONDAREAk parte hartu du.

HEMENDIK proiektua, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea, Akitania Berria eskualdeak, Euskadi Autonomia erkidegoak eta Nafarroako Foru erkidegoak osatzen duten erakundearen “Euroeskualdeko hiritartasuna” 2019ko Proiektu-deialdian hautatu zen.

Gure lana proiektu honetan, objektuen hautaketan, testuen lanketan eta gure ikuspegi antropologikoan oinarritu da.

Hainbat ikuspegi izan daitezke herrialde bat ulertzeko: historia, paisaiak, biztanleak, kultura, hizkuntzak, esperientziak… Industriako eta eskulangintzako ekoizpena ez da behar bezainbat kontuan hartzen, eta bere balio kulturala gutxietsia da. Objektu baten historiak testuinguru anitz gurutzatzeko aukera ematen du, izan geografikoa, historikoa, politikoa edo soziala. 

50 produkturen selekzio honen bidez, hainbat erakundetan banatuta dagoen eta memoria kolektibo eskasa duen herrialde baten alderdi franko azaltzen ditugu. Betidanik, objektu bat diseinatzeko, egin, berregin, begiratu, berritu, hobetu, egokitu, asmatu, arriskatu egin behar izan da. Sormen-prozesuaren bide luze hori da hemen bereziki interesatzen zaiguna.

Liburua hiru bertsiotan eskuragarri da: Euskara/Gaztelera, Euskara/Frantsesa, Euskara/Ingelesa.

home-elementor

 

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email