Joan den urtean Labriten hamargarren Urteurrena izan zen. 10 urte memoria biltzen eta denboraren poderioz hura galdu ez dadin lan egiten. Ez genuen inondik inora espero 2020. Urte honek denboraldi ahaztezin hau ekarriko zigunik.
Hala ere, sentsazioak, emozioak oroitzea ez da aski guretzat. Garai hartako bizitza nolakoa izan zen gogoratzeko, datuak ere beharrezkoak izanen dira. Nola moldatu ote ginen hain egoera izugarrira?
Dakizuenez, Labriten memoria bildu eta gordetzen adituak gara. Hortaz, nork bere sutondoan, etxeko egongelan… bakarrik ala familian edota pisukideekin betetzeko galdera sorta bat prestatu dizuegu. Ezusteko egunerokotasun honen lekukotasuna uzteko lagungarri izan daitekelakoan.
Poster hau ( DIARIO-eus ) zuen ideia eta argazkiekin betetzeko gonbitea hemen duzue eta Twitterren #etxeanegotekomemoria traolarekin elkarbanatzen baduzue denon artean memoria txikietatik memoria kolektiboetara pasatzeko zubia eraiki dezakegu!