Lan eskaintza:
Labriteko egitasmoendako merkatu berriak ireki eta kulturarekin, ondare immaterialarekin eta memoriarekin harremana duten produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko pertsona euskalduna behar dugu. Bereziki proiektuen salmentarako gaitasuna duen pertsona; hau da, komertzialgintzan iaioa, baina baita ere proiektu horiek diseinatzeko eta egikaritzeko gaitasuna gara dezakeena.
Eskatzen dugu:
- Komunikazio arloan, kultura kudeaketan edota ikus-entzunezkoetan esperientzia izatea; bereziki Ondare Immaterialaren esparruan.
- Proiektu berriak sortzeko eta finantzazioa bilatzeko jarrera proaktiboa.
- Espainieraren ezagutza profesionala ezinbestekoa. Beste hizkuntzen ezagutza baloratuko dugu, bereziki frantsesa.
Eskaintzen dugu:
- Iruñeko egoitzan lanpostua.
- Hazten ari den proiektu baten parte izatea.
Lantaldean aritzeko gaitasuna eta gogoa baduzu eta Labriteko proiektuko kide izan nahi baduzu jarri gurekin harremanetan labrit@labrit.net helbidean.