INASAko langile borrokari buruzko dokumentala estreinatuko dugu Irurtzungo udalaren eskutik

Irurtzungo oraina ezin da azaldu 1956an INASA enpresaren etorrera gabe. Inguruan industria-aldaketa bat bultzatzeaz gain, Estatu osoko familia langile ugari erakarri zituen, eta langileen borroka garrantzitsuen lekuko izan zen. Borroka horiek, gainera, auzo-elkartasuna, auzolanaren kultura edo udal-eredu berri bat bultzatu zuten.…