‘Egur bustiaren oroitzapenak’ proiektua burutua dago

Aurreko berrietan kontatu dizuegun bezala “Egur bustiaren lurrina” proiektua 2015ean hasi zen, Ur bidezko garraioaren eta hari loturiko Paisaia Kulturalaren inguruko Bilketa etnografikoa eta Ikus-entzunezkoen bidezko hedapena gauzatzeko asmoz. Proiektuan parte hartu duten autonomia erkidegoak Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Gaztela izan dira.

Hezkuntza, Kultur eta Kirol Ministerioak emandako 2014ko dirulaguntzei esker burutu ahal izan dugu honako lan etnografikoa. Kultur ondarearen inguruko proiektuen artean Labrit Ondarearena izan zen puntuazio handiena lortu zuena.

Almadiero, raier, nabatero edo ganchero lanbideek gaur egun iruditeri kolektiboan utzi duten aztarna ezaugarritzea zen gure helburu nagusia. Hargatik lanbide horiek gaur egun, errekreazioen bidez, bizirik mantentzen diren bailara zein herrietan egin ditugun elkarrizketetan euren oinarri materiadun zein materiagabeak ezagutzea eta ezaugarritzea lortu dugu. Hartarako aintzineko lanbidea zein gaur egungo oroigarri edo festa aztertu dugu. Ikus-entzunezkoa osatzeko elkarrizketa horiek eta gaur egungo errekreazioak tartekatu ditugu.

Halaxe osatu dira hedapenerako elementu anitzak.

 

LANERAKO PLANGINTZA

1.- Ikerketa – Dokumentazioa – Bilketa

Ikertu beharreko lurraldea hobe ezagutzeko asmoz hizlarien hasierako zerrenda osatu zen, bilera sorta eginez zegokion Kultur Ondarearen Zuzendaritzako arduradunekin baita lanbidearekin harremana zuten elkarteekin ere.

2.- Ikus-entzunezko ekoizpena

Lekukotasunak, oroitzapenak eta ezagutzak HD bidezko ikusentzunezkoen bitartez grabatu ditugu lanbide hortaz bizi izan ziren azkeneko gizabanakoak elkarrizketatuz.

Hala nola lanbidearekin edota gaur egungo errepresentazioekin harremana izan duten lurraldeko adituekin ere egon gara.

Honi guztiari Labrit Ondareak Nafarroako Ondare Materiagabearen proiekturako egindako hainbat elkarrizketa etnografiko gehitu zaizkio. Bertan Nafarroako ibaietan urte luzetan zehar hainbestetan igaro diren almadiei buruzko 100 bat lekukotasun bait zeuden.

3ª.- Hedapena

Lan guzti honek 43 minututako dokumentalarako bidea eman du. Bertan bildutako lekukotasun guztien pasarteak baita errekreazioak ere ehundu dira.

Horretaz gain 16 bideo-labur egin dira eta lanbide hori nolabait bizirik mantentzen duten herrien toki identitarioetan ikusgai egonen dira QR kodeen bidez.

Priegoko gancheroen elkarteak lehenbiziko emanaldia egin zuen abuztuaren hasieran beren “Gancheroen Jardunaldien” baitan.

 

IMG-20150808-WA0010

Lan honi esker azkeneko mendeetan garrantzi handia izan duen lanbidea ezaugarritu eta babestu ahal izan dugu. Eta gaur egun erkidego horietan ospatzen diren errepresentazioen oinarri eta garrantzi identitarioa ere argi gelditu da.

Ikerketa honek azalera ekarri du nola jarduerak ber-interpretaziorako aukera topatu duen. Errepresentazio horietan lanbidearen nolakotasuna eta langileei egindako homenaldia uztartzen bait dira.

Horrela lehengo eta gaurko identitateak lotzeko haria bilakatu da bertakoen iruditegi kolektiboan.

 

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email