Etxearen eta hiriaren memoria.

Iruñeko historia babesteko proiektua, Casa Misericordiako egoiliarren ahozko memoria bilduz. Iruñeko XX. mendeko historia babesteko ekimena, bertako biztanleen testigantzen bidez. Esperientzia pilotua da, joan den mendean zehar hirian bizi izan diren eraldaketa sozial, ekonomiko, politiko eta teknologikoak bizi izan dituzten iruindarren hamalau historia biltzen dituena. Proiektuak Iruñeko Udalaren babesa jaso du, Kultur Industriei Laguntzeko deialdiaren…

ERRONKARI GAZTA JATORRI IZEN BABESTUAREN 40. URTEMUGA

Erronkari Gazta Jatorri Izen Babestuak bere berrogeigarren urtemuga ospatu zuen pasa den urriaren 22an, Burgiko plazan. Ekitaldiaren bidez, omenaldia egin zitzaien kalitatezko produktu hau garatzen lagundu duten pertsona eta erakunde guztiei, hala esne ekoizleei nola gaztagileei, hain zuzen. Egunak, halaber, oroitarazi zuen Erronkari Gazta izan zela Kalitatezko Izena erregistroa eskuratu zuen lehen gazta, 1981ean. Ekitaldian…

Nafarroako LGTBI+ mugimendu aktibistaren genealogia

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NABI) bitartez, 1978tik aurrera Nafarroako LGTBI+ mugimendu aktibistaren genealogia jarri du abian. Labrit Ondareak proiektuaren metodologia garatu du eta proiektua gauzatzeaz arduratzen da. Atzera begirako genealogia da, orain arte iristen dena, eta honako hauek kontatzen ditu: mugimenduaren jatorriak eta hura garatu zen testuinguru soziopolitikoan izan ziren lehen aldarrikapenak; militanteen eta…

IKASTAROA: KULTUR ONDARE IMMATERIALEAN HASTEA.

Urritik urtarrilera bitarteko lauhilekorako Civivox Sarearen programazioaren barruan, Kondestable Jauregian, Labrit Ondareak Kultur Ondare immaterialaren hastapen ikastaroa emango du. Gaizka Aranguren, Beatriz Gallego eta Fernando Hualde, Labrit Ondareko kideak, izango dira ikastaroko ponenteak. Ikastaroa 8 saio teoriko-praktikotan banatzen da, eta saio bakoitzean helburu zehatzak landuko dira, banaka eta taldeka, dokumentu- eta ikus-entzunezko materialaren laguntzarekin. Lehenik…

NOLAKOA DA LA UNICAREN HOTSA?

“La Unica” peñaren memoria historikoa biltzeko proiektuarekin jarraituz, non ondare immateriala ezinbesteko zatia den, hurrengo urratsa hau izango da: Nolakoa da La Unicaren hotsa? Peñaren historiak Iruñeko bizitza sozial eta kulturalean duen papera ulertzeko ezinbestekoak diren irudiak interpretatzeko proiektua. Proiektuak Nafarroako Gobernuaren laguntza du, “Kultur ondare immaterialeko 2021- sustraiak/Raíces proiektuak” programaren bidez. Labrit Ondareak parte-hartze…

HARVI, pertsona gorren gizarteratzean aurrera egiteko errealitate birtualeko tresna.

Gaur, urtarrilak 27, Eunatek, Nafarroako Pertsona Gorren Familien Elkarteak, teknologia berritzailearekin eta Caja Navarra Fundazioaren eta La Caixa Fundazioaren Innova Social deialdiaren laguntzari esker garatutako tresna bat aurkeztu du. Logopedei eta entzumen-errehabilitazioan diharduten profesionalei zuzendutako programa bat da, eta neska-mutikoen, gazteen eta gorreria duten pertsonen ikasketa-prozesua erraztuko du entzumen-garapenerako programa. Proiektu honek entzumena ingurune birtualetan…

HABITACIÓN: IRUDILANTEGIA UHARTE ZENTROAN.

IRUDILANTEGIA-ATELIER DE IMAGINARIOS proiektuaren fase hau abian da. Gaur Elena Aitzkoak, Gaizka Arangurenek eta Itziar Lurik aurkeztu dute. Proiektu hau Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta La Caixa Fundazioaren Innova Cultural 2020 programaren barruan hautatu da. Leku erreferentzial bateko iruditegi kolektiboa osatzen duten erreferenteak identifikatzeko prozesua, kasu honetan Gayarre antzokiarena, memoriaren bilketaren bitartez, sormen artistiko garaikideko prozesu batekin…

FAMILIA ONDARE IMMATERIALA

Diotenez, ardorik onenak atsedenean gordetzen dira, arretarik onenarekin. Gauza bera esan genezake familia-ondare immaterialaren proiektuari buruz. Ondare immaterialaren bilketak, normalean, lotura zuzena izan du hainbat eremutako gizataldeekin. Herriak, gizarte-erakundeak, kirol-erakundeak, profesionalak… Azken aldian, esan dezakegu memoria babesteko beharra areagotu egin dela hainbat esparrutan, hala nola familia-egituretan. Bizitza-istorioak, hurrengo belaunaldiei transmitituak, horrek dakarren zorroztasunarekin. Labrit ondareak,…

Ijitoak: gure izaera

Gipuzkoako ijito herriaren iruditeria kolektiboa jasoko duen gurpil bat prestatu eta erakutsi nahi da lurraldeko hainbat tokitan. Azken buruan, lagin bat da, ikuspegi antropologikoa komunitate bateko iruditeria kolektiboari aplikatzeko eta gizarte osoari transmititzeko. Hamar kontzeptu irudikatu dira, hamarrak ere Gipuzkoako ijito herriaren partaidetzan oinarritutako metodologia baten ondorio. Zehazki, 2020ko urrian, Intxaurrondoko Agifugi elkartearen egoitzan egindako…

HEMENDIK: 50 objektu ikonikoren istorioak

HEMENDIK elkarteak « Hemendik – Euskal Herriko 50 objektu ikonikoren istorioak » liburua plazaratu berri du. Atzoko eta gaurko industria eta artisautzako objektuen hautaketa honen bidez, Euskal Herri bizi bat erakusten da. Diseinu, komunikazio eta ondare immaterialeko profesional talde batek gauzatu du proiektu hau. LABRIT ONDAREAk parte hartu du. HEMENDIK proiektua, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea, Akitania…