Antolakunde baten ondarea babestea eta belaunaldi berriei transmititzea berebizikoa da. Haren balioak, bilakaera, harremantzeko modua, ohiturak, partekatutako iruditeria, ahozko memoria… Aste honetan Atarrabiako Etxebeltza Elkartearen 45. urtemuga ospatzeko dokumentala aurkeztu dugu.
Etxebeltzaren hastapen eta bilakaerak biltzen dituen dokumental bat sortu genuen suaren metafora erabiliz. Izan ere, suak pasioa, kemena, birjaiotza, beroa esanahi bezala ditu. Askea eta errebeldea den elementua, baita etxea berotzen duena ere. Sua sortzeko lau elementu beharrezkoak dira: erregaia, txinparta, beroa eta oxigenoa.