“ENTZUNEZ GERO, IKUSIKO DUZU” KANPAINAK PUBLIZITATE ERAGINKORRENAREN SARIA JASO DU MADRILEN, PUBLIFESTIVALEN

Premio Publifestival

Iazko azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, Labritek diseinatutako kanpaina, Emakundek eta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailak sustatua.

Sari banaketa, Ekainaren 29an Madrilgo Lara Antzokian egin zen eta Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariarekin batera, bertan izan ziren genero Indarkeria jasan duten emakumeen bi elkarteetako ordezkari, Bizitu elkarteko Amaya Gallo eta Goizargi elkarteko Inma Mata, saritutako spota sortzeko ekarpen handia egin zutenak beste emakume batzuekin batera. Izan ere, kanpaina hau Emakundek 55 eta 79 urte bitarteko emakumeekin egindako prozesu baten emaitza izan zen, eta urte askoan bizi izandako indarkeria ezberdinen benetako testigantzekin eratu zen.

Ez da ohiko kanpaina bat. Labrit Ondarea enpresarentzat pozgarria izan da Emakundeari proiektu honetan lagundu ahal izatea. Era berean, adineko emakumeen aurkako indarkerian dagoen ikusezintasunetik eratorritako erronka da. Hain zuzen ere, gizartea sentsibilizatzea izan da eta da helburua, ikusezintasun horren atzean ezkutatzen diren gakoak erakutsiz.

Testigantzak biltzeko orduan, gure ikuspegi eta metodologia antropologikoa proiektuaren oinarrietako bat izan da, baita komunikazio arloan dugun esperientzia ere.

https://www.emakunde.euskadi.eus/sensibilizacion/-/25noviembre2020/

Indarkeria jasan duten adineko emakumeen testigantza errealekin egindako bideoa.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email