Gaur, Osteguna, 2020ko Urriaren 29a, Labrit Ondarea osatzen dugunontzat egun berezi eta berdez markatua izanen da. Berde horrek gure irudi korporatiboa markatzen du, eta, nolabait, bidea irekitzen digu iruditegi kolektibo eta pertsonalen ondare immateriala bildu, babestu eta transmititzeko.
Gaizka Arangurenek, Labrit Ondarea enpresaren sortzaileak bere doktorego tesia defendatu du gaur, Labriten kasuan oinarrituta.
Sektore publiko eta pribatuari lotutako jarduera 10 urtetik gorakoa da. Ondare immateriala kudeatzeko etengabeko lana, Europa osoan erreferentea. Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz gaur egun dagoen ziurgabetasun-une honetan, bide berriak aztertzen jarraituko dugu, besteak beste, ahozko tradizioak, ikuskizunaren arteak, erabilera sozialak, erritualak, jai-ekitaldiak, naturari buruzko ezagutza eta artisautza tradizionalari lotutako jakintzaren esparruetan.
Zorionak Gaizka!! Zorionak Labrit!!