Joan den astean Labriten bisita berezi bat izan genuen. Sergio Lodise, Boca Juniorsen Dokumentazio Zentroko ordezkaria eta taldearen historiaren azpibatzordeko kidea Iruñera hurbildu zen gure lana ezagutzeko. Boca Juniors, Argentinako talde garrantzitsuenetako bat da.
Urteak dira gure inguruko bi futbol talderekin harreman estua mantentzen dugula, Osasunarekin eta Errealarekin. Eurekin lankidetza hitzarmen bat sinatu genuen, pixkanaka euren Ondare Immaterialaren bilketa egiteko, talde horietako protagonistak diren bizitza historien bitartez.
Anoeta eta Sadarrera egindako bisitaren ondoren, Lodisekin Iruñera iritsi ginen eta egindako beste zenbait jardueren artean, 1925. urtean Osasunaren San Juan futbol zelaia zegoen leku berean argazkia atera zuen. Urte hartan, Boca Juniors Osasunaren aurka aritu zen taldearen lehenengo europar biran (Boca Juniorsek irabazi zuen).
Behin gure bulegora iritsita, Sergio Lodisek gure egoitza eta ikus-entzunezko formatuan egiten dugun Ondare Immaterialaren bilketa sistematikoa egiteko dugun metodologia ezagutu zuen lankide batzuen eskutik.
Bisita hau, iaz hasitako Labrit Ondarearen nazioartekotze lanen baitan dago (Ekonomia Ministerioaren ICEX Kanpo Merkataritzako Institutuak eta Nafarroako Gobernuko Nazioartekotze Planak bermaturik), zehazki Buenos Airesen Labriten egoitza berri baten irekieraren baitan, Argentinan egiten hasi garen proiektuak burutzeko egoitza berria.
Sarri kontatuko dizuegu ibilbide honen berri, urrun eramango bagaitu ere etxean bezain ongi sentitzea espero dugun abentura honetan.