PROIEKTUAK

Ollaraneko errepidea eraiki zuen langilea

Ba al dakizu Ollaran mapan kokatzen? Autoa hartu eta bertaraino joateko errepidea ezagutzen al duzu? Anotz, Arteta, Egillor, Beasoain, Iltzarbe, Ollo, Oskia, Saldise, Senosiain eta Ultzurrun herriak, alegia. Ba errepide hori zainetan itsatsirik darama FELIPE ITOIZ MUTILOAk (Beasoain). Ederki ezagutzen du, berak eraiki zuelako. Duela 60 bat urte izan zen, 23 eta 80 pezeta artean

Segi irakurtzen »

Kultur Ondare Ez-materialaren ekonomia

Joan den astean Labrit Ondarea Frantziako Ondare ez-materialaren Guneak Vitrén (Britainia) antolatutako Kultur Ondare ez-materialaren ekonomiaren nazioarteko mintegira joan zen. Frantziako Ondare ez-materialaren Gunea Kultur eta Komunikazio Ministeriaren menpeko erakundea da, bere betebeharren artean KOEaren eta Kultur aniztasunaren arloko dokumentazioa, sentsibilizazioa, transmisioa eta hausnarketa daude. Lau gai nagusi landu ziren bertan KOEaren eraginaren ebaluazioa KOEa

Segi irakurtzen »

Iruñeko Liburuaren azoka 2014

Joan den maiatzaren 30ean hasi zen Iruñeko Liburuaren azokan parte hartzeko aukera izan dugu aurten lehendabiziko aldiz. Bi egitasmo aurkeztu ditugu, biak multimedia. Labriten jorratzen ditugun bi atalen erakusgarri, biak. Alde batetik [Nafarroa, Euskal Estatuaren historia] ostiralean aurkezteko parada hartu genuen. Bertan hiru egileak izan genituen: Bixente Serrano Izko, Aitor Pescador eta Gaizka Aranguren. Bestetik,

Segi irakurtzen »

Xaldun Kortin, Jolastu gurekin!

Labriten azkeneko proiektua auzkertear gaude. Hemendik gutxira gure portfoliora igoko dugun arren hona hemen aurrerapen txiki bat www.xaldunkortin.com. Nafarroako ondare ez-materialetik bildutako kantuak eta kontuak bildu ditugu Liburu+CD+DVD honetan, baita haur hizkeraren hiztegia ere. Horrez gain, etxean euskara erabiltzeko gomendioak biltzen ditu.

Segi irakurtzen »

Itzali argiak!

Pelikula baten estreinaldira joaterakoan badakizu momentu berezia biziko duzula, pelikula hori pantaila handian lehenbiziko aldiz ikusteko aukera, han daudenentzako une magikoa… Ba horrela sentitu gara gu gure webgunea sarean jartzerakoan, ikusgai dago, denontzako, emozioa, hilabetetako lana, dena prest, itzali argiak eta… nabigatzera!

Segi irakurtzen »