PROIEKTUAK

Harrera bikaina Orkoienen

Bete-betea zegoen joan den larunbatean Orkoiengo auditorioa herriko ondare ez-materialaren aurkezpenean. Egindako 35 elkarrizketek XX.medeko bizimodua gogora ekarri zuten. Berria irakurri.

Segi irakurtzen »

Taxoare helburu

Taxoareko harrobiari esker Osasunak badu bere etorkizuna bermatuta. Ilusioz gainezka, indartsu eta lan egiteko gogotsu. Labrit Multimedia honen lekuko izan gara datorren sasoiko kapainaren spotaren grabaketan. Datorren asteazkenean, hilak 17, C.A Osasunak urtero ospatzen duen festan, 2014-2015rako taldeak dituen proiektuak eta lan ildoak ezagutaraziko ditu.

Segi irakurtzen »

Etorkizun oparoa du Naparbierrek

Naparbier garagardoak 5 urte bete ditu garagardo naturalaren zaporea, erabilitako osagaiak eta egiteko modua lantzen eta zaintzen. Han izan ginen joan den ostiralean, Naparbierrek bere fabrikan eskaini zigun urteurreneko festan. Hamaika lagun, garagardo zapore berriak eta etorkizun oparoa.

Segi irakurtzen »

Bortzirietan goitti eta beheitti grabatzen

Azken asteotan, Bortzirietan goitti eta beheitti gabiltza Labrit Multimediako lankideok. 2006-2008 urte bitartean halaxe ibili zen Eusko Kultur Fundazioa ere. Orduan bildutako kultur ondare ez-materialean oinarrituriko dokumentala grabatzen ari gara oraingoan. Eguraldi zoragarria izan dugu. Inguruko parajeak bezain beste. Ezagutu ditugun pertsonek eta istorioek hunkiturik itzuli gara. Azaroaren amaieran ezagutzera emanen dugu dokumental berria. Estreinaldira

Segi irakurtzen »

NUPek hitzarmena sinatu du ondarearen bilketa aurrera eramateko

NUPek eta Labritek hitzarmen bat sinatu dute Nafarroako Ondare Ez-materialaren Artxiboko datuak biltzen jarraitzeko Dagoeneko 1.500 testigantza bildu ditugu Nafarroako ia 400 udalerritan, helburuaren %40a gutxi gora behera. Hitzarmen honek egitasmoak aurrera eginen duenaren konpromezua adierazten du bai unibertsitatearen aldetik baita Labrit ondarearen aldetik ere. Ikusi hemen berri osoa.

Segi irakurtzen »

“ARAKILGO HAIZEA” DOKUMENTALAREN ESTREINALDIA

Arakilgo haizeak hosto bat bultzatu du, dinbilin-danbalan, iraganetik orainaldira. Hostoaren ibilbidea jarraitu dugu eta xuxurlatu digunaren berri eman nahi dugu honako dokumentalean. Urriaren 4an, larunbata, aurkeztu zen dokumentala Hiriberrin, hona hemen Gaur eguneko albistea  

Segi irakurtzen »