PROIEKTUAK
Ondarea, parte hartzea eta herritarsuna
Gaur egungo gizartean parte hartzea garrantzitsua dela argi dago. Hori da hain zuzen ere ondarearen kudeaketan dugun etorkizun hurbila. Joan den astean Anosten gauzatu zen jardunaldian parte hartu ezin zutenentzako hona hemen Txio sorta edo Tweetkronika #rencontresPCIanost hastagarekin egindakoak gutxienez
‘AIERTEKIN DOSTATZEN’ LANAREN AURKEZPENA
Irailak 4, arratsaldeko 19:30tan Zaraitzuko Juntetxean, Ezkarotzen, aukeztuko da Labrit Multimediak eta Zaraitzuko Batzordeak elkarlanean egindako azken proiektua. Zaraitzu Ibarreko ahozko transmisioan oinarrituriko bilketa lana da. Jolasak, ipuinak, pipitakiak eta kantuak, gure arbasoek kantatu eta kontatu bezalaxe. Ikusi hemen proiektuaren nondik norakoak
Labrit Ondarea, Europa mailako erreferente Ondare Materiagabearen kudeaketan
Labrit Ondareak bere ibilaldi profesionala aurkezteko parada izanen du Borgoñako Unibertsitateko Georges Chevalier Zentruak antolatutako “Ondarea, partehartzea eta herritartasuna” jardunaldien baitan. Jardunaldi hauen antolakuntzan Borgoñako Ahozkotasunaren Etxea eta Frantziako Ondare Materiagabearen Zentruak ere parte hartu dute. Bertan gure materialak eta zerbitzuak aurkeztuko ditugu; Ondare Materiagabearen transmisio eta herritaratzea, dokumentazio lanak eta babeserako ekintzak, besteak beste:
‘NI, URUMEA’ dokumentala aurrera doa
Labrit Multimedia Ni, Urumea dokumentalaren grabaketan dabil egun hauetan. Donostiako Cristina Enea Fundazioak sustaturiko proiektu hau, Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, ETB, Donostia, Hernani, Astigarraga, Goizueta, Arano eta Ereñozuko udalen partaidetzarekin, ekoizpen etxe honek eginiko ibaiei buruzko dokumental sorten barruan koka dezakegu: Bidasoa, Aragoi, Ebro, Zidakos eta Ega ibaiekin egin bezala, hauen garrantziaz ez bakarrik natura
‘Egur bustiaren oroitzapenak’ proiektua burutua dago
Aurreko berrietan kontatu dizuegun bezala “Egur bustiaren lurrina” proiektua 2015ean hasi zen, Ur bidezko garraioaren eta hari loturiko Paisaia Kulturalaren inguruko Bilketa etnografikoa eta Ikus-entzunezkoen bidezko hedapena gauzatzeko asmoz. Proiektuan parte hartu duten autonomia erkidegoak Katalunia, Aragoi, Nafarroa eta Gaztela izan dira. Hezkuntza, Kultur eta Kirol Ministerioak emandako 2014ko dirulaguntzei esker burutu ahal izan dugu
“Malerreka” dokumentalaren aurkezpena
Maldan goiti eta behitiko kontuak, erreka bazterreko kantuak XX. mendean bertako ohiturak, lanbideak, sinesmenak eta bizimoduak nolakoak ziren kontatzen duten Malerreka, Bertizarana, Basaburu Txikia eta Sunbillako 56 lagun elkarrizketatu ditugu. Haien solasek kulunkatuko gaituzte maldaz malda eta errekaz erreka. Dokumentalaren aurkezpena Donezteben izan zen. Trailerra: https://vimeo.com/127626306