PROIEKTUAK
EITBrentzako “Sanferminak inoiz ikusi ez bezala” eta “Los Sanfermines nunca vistos” dokumentalak elkarlanean ekoiztu ditugu
Hirugarren urtez , Arena Comunicación, Clau Creative eta Labrit Multimedia ekoiztetxe nafarrak elkarlanean aritu gara EITBrentzat Sanferminei buruzko dokumental bat sortzeko. EITBk prime time ordutegian estreinatuko du film luzea ETB2n uztailaren 1ean, astelehena, eta ETB1ean uztailaren 3an, asteazkena, eta aurrestreinaldia gaur izango da, Nafarroako Filmotekan.
San Jeronimo Egoitzako egoiliarrekin sortutako antzezlanaren estreinaldia, ‘Memoria ainguratua’ proiektuaren emaitza
San Jeronimo Fundazioarekin batera irailaz geroztik garatutako proiektu pilotuaren emaitzarik ikusgarriena da, Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta “la Caixa” Fundazioaren Innova Programaren laguntzarekin. Antzezlanaren estreinaldia publikoari irekita dago eta doakoa da, bertara joan nahi dutenek gonbidapenak erreserbatu ditzakete San Jeronimo egoitzan bertan edo info@residenciasanjeronimo.com helbidera idatziz.
DansPirenaika proiektuaren aurkezpenerako prentsa gabinete zerbitzua
Aiko Taldearen eskutik DansPirenaikaren aurkezpenean prentsa gabinete eta bideogintza zerbitzuak eskainiz parte hartu dugu, Pirinioan dantza tradizionalak ikasteko aukera ematen duen kultur ekimen ibiltaria. Kurruskla elkartearen laguntzaz irailean Izabara iritsiko da, onki xin!
Quebec-eko Laval Unibertsitateko Ondarearen Ikerketarako Institutuarekin lankidetza
Egunotan filosofia eta metodologia partekatu dugu aste honetan Agost-en (Alacant), Quebec-eko Laval Unibertsitateko Ondarearen Ikerketarako Institutuko ikasle eta irakasleekin. Esker mila Agosteko Udalari eta bertako Zeramikaren Museoari antolaketagatik.
XX. mendearen erdialdeko Antsoainen erretratua
15 bizitza istoriotan oinarrituta, Antsoainen egin dugun ahozko memoriaren bilketaren aurkezpenak harrera beroa izan du udalerrian.
Ondare Kultural Immateriala kudeatzeko metodologia egokia ikertuko den bost hirietako bat izanen da Iruñea
Kultura Ministerioaren enkarguz hiri-testuinguruko kultur ondare immaterialari buruzko ikerketa-proiektu pilotu bat jarri dugu abian eta, Madril, Palma, Bilbo eta Granadarekin batera, Iruñea hautatutako 5 hirietako bat da.