ARGAREN ZUBIAK

Bizitzak elkartzen dituzten zubiak egon badira. Esteribarren 140 kilometro karratu luze-zabalean aurkitzen diren zubi hauek oroimen eta isilpeko aunitz dituzte gordeak. Bertan gordetzen den historia eta istorio horiek partekatu eta trasmititzeko aukera izanen da hemendik aurrera, Udalak sustatutako egitasmo honi esker. Kintoan barrena mugaz gaindiko proiektuarekin bat eta Arga ibaiak harilkaturik ageri zaigun egitasmo hau Esteribargo Udalak estreinekoz eman zuen jakitera atzo. Hartan, 80 kilometro izanen dituen ibilbide berdeak turismo kulturala eta natur kirolaz gozatzeko parada eskeiniko du. Argaren zubiak izendatutako egitasmoak 10 mugarri izanen ditu Esteribar bailara ehunduko dituena. Ibilbide honek bailarako toki esanguratsuak ezagutzeko beta eskeiniko digu, hala nola: Preseta zubia; Eugiko urtegia; Urtasun zubia; Saigotsgo burdin zubia; edota Zubiri, Larrasoaña, Irotz eta Olloki jauregikoak. Guzti hau, esku orri batean barnebildurik egonen da, bertako zein bisitarien eskuragarri turismo bulegoan zein Esteribargo dendetan. Labrit ondaretik landu dugun proiektu honek, prozesu parte-hartzailearen ondotik eta ikerketa sakon bat izan du oinarri. Pandemiaren eraginez atzerapenarekin heldu bazaigu ere, guztion gozagarri izanen dugu aurrerantzean.

BIDEOA: https://t.co/3KT4DZJosQ?amp=1

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email