Abuztuaren 15etik 21erako astean, AFAko (Argentinako Nekazari Federatuak) ordezkaritza batek gure lurrak bisitatu zituen, ekoizpenaren eta ekonomiaren arloko esperientziak ezagutzeko asmoz. Bisita horretan erakundeen eta enpresen arteko topaketak izan ziren, baita gure kultura, gastronomia, leku enblematikoak eta elkarteak ezagutzeko aukera ere.
Labrit Ondareak bisita honen logistika antolatu zuen emaitza oso onarekin.