URRAULBEITIKO ONDARE MATERIAGABEAREN AURKEZPENA

Joan den larunbatean, Arripodas herrian, Urraulbeitin buruturiko ondare materiagabearen bilketaren aurkezpen ekitaldia ospatu zen. Eguerdiko 12,30etan izan zen ekitaldia eta elkarrizketatu eta udal ordezkariez gain 50 lagunetik gora elkartu zen. Ekitaldi xume bezain hunkigarrian, bertaratuek bailaran egin diren 6 elkarrizketetako pasarteekin Labrit.ek aukera honetarako sorturiko bideoa gozatu ahal izan zuten. Horretaz gain, elkarrizketatu bakoitzari bere…

Goñerrin egindako Ondare Materiagabearen Bilketaren aurkezpena, apirilaren 30an

Heldu den apirilaren 30an, eguerdiko 12,30etan, Aizpungo udaletxean Goñerri udalerrian buruturiko Ondare Materiagabearen Bilketaren aurkezpena eginen da. Bilketa honen barruan bost elkarrizketa egin ditugu: Aizpunen Elena Cobos, Azantzan Mª Felisa Armendariz, Goñin José Javier Marcotegui, Munarritzen Pedro Anocibar eta Carlos Anocibar anaiak eta, azkenik, Urdanotzen Eugenio Andueza. Osotara 11 ordu baino gehiago eta 332 oroitzapen…

Ondarearean bilketaren aurkezpen bideoak gure kanalean ikusgai

www.navarchivo.com egitasmoaren baitan 2011 eta 2012an egindako bilketen laburpen bideoak gure kanalera igo ditugu. Gaur egun 46 herrietan egindako bilketaren laginak topatu daitezke kanal honetan: https://vimeo.com/channels/navarchivo Nafarroako herrietan Ondare Materiagabearen bilketa egin ahala kanal hau elikatzen jarraituko dugu,  gure zaharren bizimodua hobe ezagutzen lagunduko digutelakoan.