URRAULBEITIKO ONDARE MATERIAGABEAREN AURKEZPENA

Joan den larunbatean, Arripodas herrian, Urraulbeitin buruturiko ondare materiagabearen bilketaren aurkezpen ekitaldia ospatu zen. Eguerdiko 12,30etan izan zen ekitaldia eta elkarrizketatu eta udal ordezkariez gain 50 lagunetik gora elkartu zen. Ekitaldi xume bezain hunkigarrian, bertaratuek bailaran egin diren 6 elkarrizketetako pasarteekin Labrit.ek aukera honetarako sorturiko bideoa gozatu ahal izan zuten. Horretaz gain, elkarrizketatu bakoitzari bere…

GOÑERRIKO ONDARE MATERIAGABEAREN AURKEZPENA

Joan den larunbatean, Aizpun herrian, Goñerrin buruturiko ondare materiagabearen bilketaren aurkezpen ekitaldia ospatu zen. Eguerdiko 12etan izan zen ekitaldia eta elkarrizketatu eta udal ordezkariez gain 30 lagun inguru  bildu zen. Ekitaldi xume bezain hunkigarrian, bertaratuek bailaran egin diren 5 elkarrizketetako pasarteekin Labrit.ek aukera honetarako sorturiko bideoa gozatu ahal izan zuten. Horretaz gain, elkarrizketatu bakoitzari bere…

Goñerrin egindako Ondare Materiagabearen Bilketaren aurkezpena, apirilaren 30an

Heldu den apirilaren 30an, eguerdiko 12,30etan, Aizpungo udaletxean Goñerri udalerrian buruturiko Ondare Materiagabearen Bilketaren aurkezpena eginen da. Bilketa honen barruan bost elkarrizketa egin ditugu: Aizpunen Elena Cobos, Azantzan Mª Felisa Armendariz, Goñin José Javier Marcotegui, Munarritzen Pedro Anocibar eta Carlos Anocibar anaiak eta, azkenik, Urdanotzen Eugenio Andueza. Osotara 11 ordu baino gehiago eta 332 oroitzapen…

Ondarearean bilketaren aurkezpen bideoak gure kanalean ikusgai

www.navarchivo.com egitasmoaren baitan 2011 eta 2012an egindako bilketen laburpen bideoak gure kanalera igo ditugu. Gaur egun 46 herrietan egindako bilketaren laginak topatu daitezke kanal honetan: https://vimeo.com/channels/navarchivo Nafarroako herrietan Ondare Materiagabearen bilketa egin ahala kanal hau elikatzen jarraituko dugu,  gure zaharren bizimodua hobe ezagutzen lagunduko digutelakoan.

Ondare ez-materialaren Babeserako legearen inguruko elkarrizketa

Ondare ez-materialaren Babeserako lege-proiektua eztabaidatu eta onartu egin zuten Diputatuen Kongresuan Joan den urriaren amaieran. Lege horren bitartez, gai hau modu zorrotzean zehaztu nahi da eta Estatuko Administrazio Orokorrari tresnak ematen zaizkio Kultur Ondare ez-materiala osatzen duten manifestazioak deklaratu eta babesteko. Radio 5 Todo Noticias (RNE) kateko “Entre paréntesis” saioak gure lankide Sara González elkarrizketatu…