“INAUTERIAK ETA ONDARE IMMATERIALA” HITZALDIEN ZIKLOA.

Iruñeko Udalak civivox sarearen bidez antolatutako hitzaldi ziklo interesgarria. Inauterien datak aprobetxatuz, hiru hitzaldi hauen bidez iruditeria kolektiboa, identitatea, ondare immateriala…bezalako kontzeptuetan sakondu ahal izango dugu. Hizlariak Labrit Ondareko kide dira eta esperientzia handia dute arlo horretan. Otsailean Civivox Mendillorrira hurbiltzera eta hitzaldi hauetaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Izen-ematea doan esteka honetan: http://www.pamplonaescultura.es/eu/eventos/ondare-immateriala-gure-nortasunaren-oinarriak/

IKASTAROA: KULTUR ONDARE IMMATERIALEAN HASTEA.

Urritik urtarrilera bitarteko lauhilekorako Civivox Sarearen programazioaren barruan, Kondestable Jauregian, Labrit Ondareak Kultur Ondare immaterialaren hastapen ikastaroa emango du. Gaizka Aranguren, Beatriz Gallego eta Fernando Hualde, Labrit Ondareko kideak, izango dira ikastaroko ponenteak. Ikastaroa 8 saio teoriko-praktikotan banatzen da, eta saio bakoitzean helburu zehatzak landuko dira, banaka eta taldeka, dokumentu- eta ikus-entzunezko materialaren laguntzarekin. Lehenik…