Labrit Ondarea, Europa mailako erreferente Ondare Materiagabearen kudeaketan
Labrit Ondareak bere ibilaldi profesionala aurkezteko parada izanen du Borgoñako Unibertsitateko Georges Chevalier Zentruak antolatutako “Ondarea, partehartzea eta herritartasuna” jardunaldien baitan. Jardunaldi hauen antolakuntzan Borgoñako Ahozkotasunaren Etxea eta Frantziako Ondare Materiagabearen Zentruak ere parte hartu dute. Bertan gure materialak eta zerbitzuak aurkeztuko ditugu; Ondare Materiagabearen transmisio eta herritaratzea, dokumentazio lanak eta babeserako ekintzak, besteak beste:…