‘Egur bustiaren lurrina’ proiektuaren ezaugarritze bilerak

Duela aste batzuk kontatu genizuen moduan, ‘Egur bustiaren lurrina’ egitasmoaren lehen fasea garatzen ari gara, oraingoz dagozkion lau Erkigoetako agenteekin ezaugarritze bilerak gauzatzen ari gara.

Lehenengo bilera Madrilen izan zen Priegoko Gancheroen Elkartearekin. Hurrengoa Bartzelonan, joan den hilabetearen amaieran, “Noguera Pallaresa”ko eta Segreko erriberako Raiersen elkarteetako kideekin Kataluniako Generalitateko ‘Direcció General de Cultura Tradicional i Popular’ ondare ez-materialaren saileko arduradun gisa.

Eta hirugarrena eta orain arteko azkenekoa (Nafarroan eginen da azkenekoa) Zaragozan egin zen atzo bertan eta Labrit Ondareko kide batzuk bertan izan ziren. Haiekin batera nabateroen ezagutzan aditua den Severino Pallaruelo, Aragoiko Kultur Ondarearen Zuzendaritza orokorraren ondare ez-materialaren saileko arduradun gisa eta aragoiko nabateroen hiru elkarteetako kideak: Sobrarberko nabateroak, Galliguerakoak eta Val d’Echo-koak

Hurrengo fasean, elkarrizketak eta errekurtsoak burutuko ditugu baina… hori hurrengo sarreran kontatuko dizuegu!

 

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email