Ondare Immaterialaren Transmisioa: Labrit Ondarearen dokumental berriak.

Azken hilabete hauek nahiko emankorrak izan dira gure hedapen departamenduan. Beste askotan azaldu izan dizuegun moduan, Labriten Ondare Immaterialaren kudeaketa ulertzea ezinezkoa zaigu transmisiorik gabe. Prozesu honetan, bilketa eta dokumentazioa egiten den moduan, transmisio lana ere ezinbestekoa modu parte-hartzailean eta lehenbailehen egitea. 2018ko hilabeteetan hiru dokumental etnografiko aurkeztu genituen eta datozen egunotan beste bat estreinatuko dugu.

Lur eta ur amaitu genuen udan. Zarrakazteluko historiaren errepasoa egin genuen Bardeetan egiten zen lana edo arropa garbitzen jasotako eszenen bitartez.

Udazkenean Auzolan iritsi zen, non Orkoiengo bizilagunak protagonista bilakatu ziren eta herrian bizitako aldaketak kontatu zizkiguten… Euren hitzekin, denon artean, auzolanean, lortutako hitzekin.

2018ko azken egunetan eta 2019ko lehen egunetan, bi lan gehiago amaitu ditugu: Ziordiko ilargia bertan bildutako bitxien artean, tokiko euskaraz hitz egiten zuen azken ziordiarraren ahotsa entzuteko aukera eskaintzen duena eta Gure memoria, Barañaingo herriak bizitako aldaketa kontatzen duen ikus-entzunezkoa, 60. hamarkadan ehun biztanle izatetik gaur egun arte.

https://vimeo.com/311323651

Ostiral honetan, urtarrilak 18, arratsaldeko 19:00etan, aurkeztuko da azken dokumental hori Barañaingo Auditorioan. Espero dezagun urte berri honetan ere, Ondare Immaterialaren lehengoratzearen alde, daramagun erritmoari eustea!

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email