Labritek Ondare Inmaterialari buruzko hainbat modulu eskainiko ditu Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.

Ondare Materiagabeak, eta gure nortasunaren ezaugarriak izanagatik babestea erabaki dugun kultur adierazpen tradizionalek, azkeneko urteotan izugarrizko presentzia dute gure egunkari eta sareetan. Kultur Ondare mota gazteena izan arren, Ondare Inmateriala izendatuena, eztabaidatuena eta sare sozialetan aipatuena da. Batez ere, bizirik dagoen gauza bat delako, etengabe aldatzen ari delako eta pertsonen bizitzarekin harreman estua duelako. Izan ere, ezaugarri horiengatik, Kultur Ondare Inmaterialak zenbait arazo dakartza berarekin eta horregatik kudeaketa berezitua eskatzen du. Eta baita gizartearen aldetik bere jatorriaren ezagutza egokia ere, bere parte-hartzea eraginkorra izan dadin eta hain erakusgarriak diren ondare hauen babeserako lagungarri izan dadin.

Gizarteak orokorrean galde egiten du, zer da? Nola babesten da? Nork kudeatzen du? Eta zertarako balio du?

Diploma honek galdera guzti horiei erantzun nahi die, nagusiki praktikoak izanen diren 13 tailerren bitartez. Saio horietan, kontzeptua bera, jatorria, Ondare Inmaterial motak, babeserako sistemak, arriskuan jartzen duten eragileak, gizarteak nola parte hartu dezakeen horiek murrizteko, eta batez ere, Ondare Inmaterialaren adierazpen esanguratsuenak zehaztasunez azalduko dira.

Labrit Ondareko bi kide, Gaizka Aranguren eta Sara Gonzalez, arduratuko dira ondorengo gaiei dagozkien moduluak irakasteaz: Ondare Inmaterialaren nazioarteko babesa, Kultur Ondare Inmateriala dokumentatzen duten inbentarioak eta katalogoak eta finenak eta maiz ahulenak diren ondare adierazpenen (memoriak eta imajinario kolektiboak) kudeaketa.

Hauek dira Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko “Ondare Inmateriala: tailer praktikoak” Diplomaren irakasleak eta tailerrak:

  1. TAILERRA (4 ordu). Gaia: “Zer da Ondare Inmateriala?”

Irakasleak: Ángeles Querol eta Luis Ángel Sánchez

  1. TAILERRA (4 ordu). Gaia: “Nola babesten da Ondare Inmateriala?”

Irakaslea: Ángeles Querol

  1. TAILERRA (4 ordu). Gaia: “Ekoizpen jarduera tradizionalak: ardoa”

Irakaslea: M. Pía Timón

  1. TAILERRA (4 ordu). Gaia: “Ekoizpen jarduera tradizionalak: artisautzak”

Irakaslea: M. Pía Timón

  1. TAILERRA (4 ordu). Gaia: “Festak: Fallak eta inauteriak”

Irakaslea: M. Pía Timón

  1. TAILERRA (4 ordu). Gaia: “Dantzak eta Musika: Fado eta Flamenkoa”

Irakaslea: M. Pía Timón

  1. TAILERRA (4 ordu). Gaia: “Elikadura motak: Mediterranear dieta”

Irakaslea: M. Pía Timón

  1. TAILERRA (4 ordu). Gaia: “UNESCO eta Ondare Inmateriala”

Irakaslea: Sara González Cambeiro

  1. TAILERRA (4 ordu). Gaia: “Ondare Inmaterialaren inbentarioa egitea”

Irakaslea: Sara González Cambeiro

  1. TAILERRA (4 ordu). Gaia: “Gizartea eta Ondare Inmateriala”

Irakaslea: Alicia Castillo

  1. TAILERRA (4 ordu). Gaia: “Hiritarren parte-hartzea Ondare Inmaterialaren babeserako ”

Irakaslea: Alicia Castillo

  1. TAILERRA (4 ordu). Gaia: “Ondare Inmateriala arriskuan jartzen duten eragileak”

Irakaslea: Sara González Cambeiro

  1. TAILERRA (4 ordu). Gaia: “Memoria nola kontserbatu”

Irakaslea: Gaizka Aranguren

 

Egutegia: Saioak astearte eta ostegunetan izanen dira maiatzaren 4tik ekainaren 15era bitarte, 16:00etatik 20:00etara Geografia eta Historiako Fakultatean.

Prezioa: 500 euro

Plaza kopurua: 30

Izen-ematea eta informazio gehiago: maquerol@ucm.es eta alicia.castillo@ucm.es

 

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email