Joan den astean gure kidea den Sara Gonzálezek Nafarroako Unibertsitateko udako ikastaro batean parte hartu zuen, Kultur Ondarea garapen baliabide gisa erabiltzeari buruzko ikastaro batean.
Labritek zehazki, Ondarea inguru teknologiko berrian kudeatzeari buruzko mahai-guruan parte hartu zuen. Nafarroako Gobernuko Museoen Zerbitzuko zuzendaria den Susana Irigarayk zuzendu zuen eta Pablo Serrano eta Álex Durórekin batera aritu zen. Beraiek Musealizazio birtualei eta Ondare Arkeologikoan aplikatutako 3D irudikapenei buruz hitz egin zuten eta Labriteko gure kideak Ondare Immaterialaren bilketan eta hedapenean aurrerapen teknologikoen aplikazioa aurkeztu zuen.
Oso jardunaldi aberasgarriak izan ziren, non kultur turismoa eta garapen tradizionala bezalako gaiak exploratzeaz gainera, Kultur Ondarearen Kudeaketan diharduten enpresa egitasmoei ere tartea eskaini zitzaien.