HABITACIÓN: IRUDILANTEGIA UHARTE ZENTROAN.

IRUDILANTEGIA-ATELIER DE IMAGINARIOS proiektuaren fase hau abian da. Gaur Elena Aitzkoak, Gaizka Arangurenek eta Itziar Lurik aurkeztu dute. Proiektu hau Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta La Caixa Fundazioaren Innova Cultural 2020 programaren barruan hautatu da.

Leku erreferentzial bateko iruditegi kolektiboa osatzen duten erreferenteak identifikatzeko prozesua, kasu honetan Gayarre antzokiarena, memoriaren bilketaren bitartez, sormen artistiko garaikideko prozesu batekin batzen da, hala nola horiek aurkitzeko sortutako materiala eta prozesuak. Ikerketa kultur ekoizpenerako gune gisa.

Gaizka Aranguren Labrit Ondarea enpresaren zuzendariak, zoparen teoría orokorra azaldu du, kasu honetan Iruñeko imaginario kolektiboaren zikloan oinarrituta. Eltzea, giza komunitatearen eremua/esparrua bezala, sua difusio gaitasuna bezala, ura hizkuntza bezala eta osagaiak iruditeri kolektiboa osatzen duten erreferentzia konpartituak bezala. Pertsona bakoitzak erabakitzen du erreferenteak nola eboluzionatzen duten eta zenbateko ekarpena egiten dioten Iruñeko imaginarioari.

Elena Aitzkoa-k Labrit Ondarearekin lankidetzan, Gayarre antzokiaren iruditeriaren inguruko egoitza garatuko du Uharte Zentroan. Egoitzak hainbat fase ditu, lehena, Habitación: Irudilantegia garatzea, ondoren, hilabete batez ikertzen jarraituko du artistak eta ekainean Gayarre Antzokian ekintza artistiko bat eginen du.

Elena Aitzkoa, Apodaka 1984. Bere praktikak eskultura, marrazkia, poesia eta performancea biltzen ditu. Bere sorkuntzak ekosistema heterogeneoa dira, inguru hurbilaren elementu fisiko eta emozionalez eta bizi-esperientziaz elikatzen dena. Materiaren konfigurazio poetikoan fokua eta sormen-energia jarriz, eta edertasuna, izakien arteko lotura-elementu gisa kokatuz 

“Habitación” erakusketa gune iraunkor bat da, prozesu artistikoetan eta publikoarekin partekatzeko moduetan jartzen duena indarra. “Habitación” guneko proiektuetara artistak gonbidatzen dira elkarlanean aritzeko eta lana erakusteko prozesu moduan lantzeko, asteburuero irekitzen da herritarrentzat.

“HABITACIÓN”en bisita ordutegia: Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara eta Larunbata eta igandetan 11:00etatik 14:30tara.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email