Heldu den apirilaren 30an, eguerdiko 12,30etan, Aizpungo udaletxean Goñerri udalerrian buruturiko Ondare Materiagabearen Bilketaren aurkezpena eginen da.
Bilketa honen barruan bost elkarrizketa egin ditugu: Aizpunen Elena Cobos, Azantzan Mª Felisa Armendariz, Goñin José Javier Marcotegui, Munarritzen Pedro Anocibar eta Carlos Anocibar anaiak eta, azkenik, Urdanotzen Eugenio Andueza. Osotara 11 ordu baino gehiago eta 332 oroitzapen bildu ditugu. Elkarrizketak 2015eko azaroan burutu ziren,
Apirilaren 30an, Goñerriko biztanle guztiendako irekia izanen den ekitaldian, elkarrizketa bakoitzeko lagin txiki bat ikusi ahal izanen da. Era berean, elkarrizketatu bakoitzari bere elkarrizketa barnebiltzen duen DVDa emanen zaio eta Udalari elkarrizketa guztiak biltzen dituen diskoa.