GAYARRE ANTZOKIARI LOTUTAKO MEMORIAREN BILKETA HASI DA

Gayarre Antzokia, bilketarako prest
Gaur, Astelehena, Otsailak 8, hasi da Gayarre Antzokiari lotutako memoriaren bilketa.
Proiektu hau Labrit Ondarea, Gayarre Antzokia eta Uharte Zentroa erakundeen ekimen bateratua da, IRUDILANTEGIA-ATELIER de imaginarios izenekoa, eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta La Caixa Fundazioaren Innova Cultural 2020 programaren barruan hautatu da.
Kultura ikerketa aplikatuko proiektua, Gayarre Antzokiak Iruñeko imaginario kolektiboan duen presentzia identifikatu eta aztertzeko.
Noiz bisitatu zenuen lehen aldiz, noiz azkenekoz, zer oroitzapen ekartzen dizkizun gogora, zer bizipen falta zaizkizun…proiektua irekia, doakoa eta minutu gutxitan egiten dena.
Aurrez aurre parte har daiteke Antzokian bertan, gaur, bihar eta etzi, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, eta hitzordua erreserbatu daiteke https://es.patronbase.com/_Gayarre/Productions/KJ/Performances webgunean, leihatilan edo 948 206593 telefonoan.
Halaber, www.irudilantegia.com webgunearen bidez ere parte har daiteke, telematikoki, martxoaren 7ra arte.
Ekimena Nafarroako gure kultur ondareko eraikin enblematikokei eskainitako lehen esperientzia da, eta etorkizunean Iruñeko edo Nafarroako imaginario kolektiboaren parte diren espazio edo eraikinei metodologia bera aplikatzeko asmoa dago.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email