“VASCO-NAVARRO”ko EMAKUMEAK

Vasco-navarroko emakumeak

Vasco-Navarro trenbideko emakume protagonisten memoria biltzeko proposamena.

Labrit Ondarearen, VascoNavarro Trenbidearen Bide Berdearen Elkartearen, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren eta TEDER elkartearen proiektu bateratua. Ondare Immateriala kudeatu eta babestea ahalbidetzen duena, trenbide honi lotutako emakumeen oroitzapenak eta memoria behar bezala jasoz.

2020ko abenduaren 31n, 53 urte bete ziren trenbidea itxi zenetik, eta, nahiz eta lan asko egin izan diren “trenico” izenez ezaguna zen trenaren memoria bizirik mantentzeko, orain arte ez da jorratu garai hartan bereizgarri bihurtu zuen ezaugarrietako bat: “Vasco Navarro” trenaren emakumezko protagonistak.

“Ekoizpen eta komertzializazio lanetan parte hartu zuten pertsonak dira, trenbidearekin batera jaiotakoak. Automobilen ordez, trenaren bagoietatik bizitza nola ikusten zen gogoan dutenak, egunean trena behin baino pasatzen ez zen garai hura… Euren bizitza historiak, Vasco Navarro trenarekin lotutako memoria kolektiboa osatzeko iturri izanen dira”.

Proiektuak hasierako bi fase ditu:

-Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiboaren hustuketa. Hau da, bilketa honek helburu duen gaiari dagozkion pasarteak identifikatzea: Vasco Navarro Trenbidean emakumezkoen presentziaren eta protagonismoaren adierazle diren pasarteak hain zuzen ere.

-Bilketa: Parte-hartzea oinarri duen karakterizazioa eta galdetegiko alderdien eta metodologia antropologiko bitartez elkarrizketatuak izateko pertsona egokien proposamena. OIUen bilketa (Ondare Immaterialeko Unitateak): bizitza testigantzak grabatzea, batez ere intereseko esparruetan. Ondoren, grabazio bakoitza aztertu eta indexatu egiten da gaika zatitutako sekuentzietan sailkatuz.

Hasierako fase hori bukatutakoan, lortutako emaitzak gizarteari bueltatuko dizkion transmisio proiektu bat eginen da.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email