Urriaren 31ko gaueko ondare immateriala

Halloween festa, XIX.mende bukaeran Ameriketara joandako irlandarren eraginez AEBetan ospatzen dena, azken urteotan ospe handienetarikoa lortu duen ospakizun bilakatu da, baita Amerikatik kanpo ere: gero eta ohikoagoa da urriaren 31ko gauean umeak etxez etxe goxoki-eskean eta pertsonaia beldurgarriz mozorrotuta ibiltzea.

Baina globalizazioaren aurretik ez al zen halakorik ospatzen Europako beste leku batzuetan? Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiboan herriz herri bildutako testigantza ugaritan entzun dugu nola husten zituzten kuiak, patatak edo erremolatxak, barnean kandela bat piztuta, aurpegi beldurgarriak agertzeko. Animen gauean gaztainak ere jaten zituzten, zeina oinarrizko elikagaia baitzen Nafarroan eta oro har Euskal Herrian.

 

Europako beste lurralde batzuetan ere ospakizun hori egiteko ohitura zegoen. Galizian, ‘Magosto’ festa hildakoak gurtzearekin lotuta dago, eta, Mediterranear Dietaren Inbentarioan azaldu genuen gisan, hildako horiei janaria uzten zitzaien “lareira”-n, etxera itzul zitezen jatera eta berotzera.

Katalunian ere egunotan gaztaina zen elikagai nagusia, panellets eta boniatoekin batera: gaztainak erretzen zituzten bitartean arrosarioa errezatzen zuten  hildako senideen oroimenez .

Frantzia iparraldeko leku zenbaitetan oraindik ere ospatzen dute Halloweenen oso antzekoa den festa bat, azaroaren 10ean: umeak San Martin gauean kalean zehar ibiltzen dira erremolatxa edo kuiekin egindako linternak eskuan.

Austrian ere urriaren 31n lanpara bat piztu eta ogia eta ura uzten dituzte mahaiaren gainean arima bisitariak asebetetzeko.

Zure herrian ba al dago antzeko ospakizunik?

 

 

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email