Uraren Nazioarteko Eguna: Labriteko Ibaien Entziklopediaren proiekzioak.

Gaur, martxoak 22, Uraren Nazioarteko Eguna da. Nazioartean, egun hau UN Waterrek koordinatzen du. Entitate hori, Nazio Batuen Erakundearen elkarlanerako mekanismo bat da edateko urarekin zerikusia duten gaietarako, non gobernuek eta bestelako entitateek parte hartzen duten.

Gaur egun, ia bi bilioi pertsona kutsatutako ura kontsumitzera beharturik daude eta egoera horrek kolera edo disenteria bezalako gaixotasunak hartzeko arriskua areagotzen du. Gure gune txiki honetatik, eztabaidari eta aldarrikapenari beste dimentsio bat erantsi nahi diogu: uraren kalitatea zaintzea eta eskuragarritasuna oinarrizkoak dira osasunarentzat, desberdintasunak murrizteko eta baita tokiko komunitatearen identitateak gordetzeko ere.

Horregatik, Labritetik ibaiei buruzko gure dokumental guztien proiekzioa eskainiko dugu hemendik ekainera bitarte, lau ostegunetan, Nafarroako Filmotekan. Hona hemen egutegia, lehen proiekzioa gaur bertan izanen da:

  • Martxoak 23, osteguna: Ni Arga (euskaraz)
  • Apirilak 6, osteguna: Ni, Bidasoa + Ni, Urumea (euskaraz)
  • Maiatzak 11, osteguna: Yo, Ebro + Yo, Aragón (gaztelaniazko bertsioa).
  • Ekainak 8, osteguna: Yo, Cidacos + Yo, Ega (gaztelaniazko bertsioa)

Gainera, ziklo hau martxoan zehar beste hainbat herritan eskainiko diren proiekzioekin osatuko da:

Artea  Herriko Benta (19:00)
Martxoak 23 osteguna
– “Ni Urumea”

Basauri
Martxoak 20-24 – Instituto eta euskaltegietan
– “Ni Urumea / Yo el Urumea ” (44:57)

Gasteiz (Zapateneo (Zapatería, 93)) 19:30
(Antolatzailea: Desazkundea)
Martxoak 27:
– “Ni Urumea”

Iruñea
Martxoak 22, asteazkena. 19:00 Euskaraz
– “Ni Urumea” (00:44:57)

Leioa (Laboragune, 18:00)
Martxoak 23, osteguna:
– “Ni Urumea”

Oiartzun: Liburutegiko aretoa, 19:00
Martxoak 22, asteazkena
– “Ni Urumea”

Trapagaran Olaso Jauregia. 20:00
(antolatzaileak: Hitza Kalean, Basetxegaztetxe, Ekologistak Martxan)
Martxoak 24 ostirala/viernes
– “Yo Urumea”

Gure ekarpen txiki honek pertsona batzuen begiak irekitzeko balio izatea espero dugu, hain  urria zein ordezkaezina den ondasun honen garrantziaz ohar daitezen.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email