Sevillatik Bilbora: Labrit Ondarearen azken hitzaldiak.

Joan den astean, Sevillara egin genuen bidaia, Ondare Immaterialaren II. Mintegian parte hartzeko. “Isildutako soinuak: musika, dantza eta ahozko tradizioa Andaluzian”, hala du izena Ondare Historikoaren Andaluziar Institutuak eta Andaluziako Juntako Kultura Kontseilaritzak antolatutako mintegiak.

Iaz bezala, bigarren edizio honetan ere ahozko adierazpena, musika tradizionala eta gaur egun horiek gordetzeko dauden moduei buruzko mahai-inguruetan parte hartu nahi izan dugu.

Lehenengo edizioan gertatu zen bezala, mintegi honetan ere Ondare Immaterialaren protagonista anitzek parte hartu zuten, besteak beste Los Velezeko arimen kuadrillak (Almería), Jerez de la Fronterako (Cádiz) eta Alemdinillako (Kordoba) zambomba, Kordobako Priegoen Auroroak eta Villanueva de la Reinako Mononak (Jaén)… eta horiek guztiak lehenengo egunean soilik.

Asteazken goizean, hilak 22, Ondare Historikoaren Andaluziar Institutuan, hainbat proiektu aurkeztu zituzten, tartean baita gure proposamena ere, ahozko tradizioa haurrei nola transmititu gure materialen bitartez: Xaldun Kortin eta Aiertekin Dostatzen.

Eta penintsulako hegoaldetik iparraldera bidaiatu genuen gero, hurrengo ostegunean, martxoak 30, 18:30ean, Bilboko Rekalde Aretoan, Labayru Fundazioak antolatutako jardunaldi batean parte hartuko baitugu. Mahai-inguruan landuko den gaia kultura, identitatea eta bere transmisioa izanen da eta gure kidea den Gaizka Aranguren, Agurtzane Intxaurraga, Ane Ortega eta Xabi Payarekin batera arituko da.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email