“InnovaCultural” programan hautatutako proiektua, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta “la Caixa”ren Fundazioak sustatua.
10 pertsona, 100 oroitzapen, mila istorio giltzapean, oroimena berpizteko entzuketaren, sorkuntza eszenikoaren eta ikus-entzunezkoen bidez.
“Memoria anclada”, memoriak tresna eraldatzaile gisa duen potentzialean oinarritzen da. Lizarrako San Jeronimo egoitzako 10 erabiltzaile eta/edo egoiliarren lagina oinarri hartuta, kultura-bitartekaritzako proiektu pilotu bat da, urtebetean garatuko dena.
Labritek garatutako metodologia bati jarraitzen dio. Metodologia horrek adineko pertsonen memoria suspertzen du, balio sentimentala duten argazkiak edo bestelako materialak identifikatuz. Horri esker, entzute aktiboak piztutako oroitzapenen inguruan egiten dituzten kontakizunak berriro erregistra daitezke, haien bizi-ibilbideen alderdi garrantzitsuenekin lotutakoetatik hasi eta bizitzea egokitu zitzaien errealitatearen alderdiak islatzen dituzten beste pasadizo batzuetara.
Lortutako materiala, guztira 100 deskribapen espero dena, teknologia berrien bidez lagina osatzen duten pertsonentzat eta San Jeronimo egoitzako erreferentziazko langileentzat eskuragarri dagoen gordailu batean gordeko da.
Sormen-prozesuak, hiru ikuspegitatik (antropologikoa, soziosanitarioa eta eszenikoa) parte hartzen duenak, emaitza hirukoitza izango du: estimulazio kognitiboko tresna bat, zeinaren erabilgarritasuna frogatuko baita; La Nave Teatroren sorkuntza eszeniko bat, proiektuaren eta proiektuan parte hartu dutenen esperientzien inguruan; eta Labritek dokumental laburren formatuan egindako ikus-entzunezko pieza bat, proiektuaren fase guztiak bilduko dituena.
Espero diren emaitzak proiektu iraunkor, e