Nafarroan herriz-herri Ondare Immaterialara bilduz egindako lanaren inguruan blog honetan askotan mintzatu gara. Dagoeneko 141 udalerrietako 510 herritan izan gara, Ondare Immaterialaren 2000 ale inguru bilduz; kaleei, jendarteari eta herriari ahotsa emanez. Gero eta maizago ordea, gure proiektuak ez dira lurralde konkretu batera mugatzen, baizik eta ezagutza esparru batean edota, orain bezala, lanbide berezitu batean oinarritzen dira.
Nafar Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuko Basozainen Sekzioarekin batera abuztua eta iraila bitartean proiektu bat sustatzen ari gara. Helburu nagusia honekin guztiaren inguruko ikus-entzunezko artxibo bat sortzea da. Honela, jendarteak langile hauek basoen babes eta zaintzan egindako lana ezagutu dezan.
Eta zerbait ezagutu eta transmititzeko hoberena lekukoen testigantzak aintzakotzat hartzea da. Basozainekin euren motibazio eta lan arloari buruz hitz egin dugu. Baina euren mendi, ibai, eta animaliarekiko erlazio profesional eta pertsonalaren inguruan solastu gara ere. Bestalde, talde bezala duten imajinarioa ere hizpide izan dugu: trebetasunak, esperientziak, kondairak, esaerak… Azken finean, nortasuna ematen dieten hainbat elementu. Ondare Immaterialaren ale hauek beste bost lan talderekin batera landuko dira.
Lan honetarako Ondare Immaterialaren bilketan erabilitako ohiko metodologian oinarrituko gara: planifikatzeko ezagutuz eta babesteko planifikatuz.