Labrit Iruñeko gizarte-egitura aztertzen duen Kolaboratorio bat dinamizatzen ari da.

Otsailean eta martxoan zehar gure gairik gustukoenak batzen dituen lan bat garatzen gabiltza: giza parte-hartzea, asoziazio-egitura eta Iruña.

Harrigarria da zenbat giza-talde txiki eta handi dauden Iruñean, bai aisialdiari zuzendutakoak edota kirol  arlokoak, lan arlokoak, politikakoak nahiz auzo-konpromisozkoak. Elkarteak (gastronomikoak, kulturalak, Sanferminekin otutakoak, kirolak edota aisialdikoak) ezaugarri eta jatorri oso ezberdineko pertsonez daude osatuak, baina helburu komun bat dute denek.

Fenomeno hau aztertzeko, Labriten gogoetarako gune bat dinamizatzen gabiltza, elkargune bat sortuz, elkarte hauek euren buruari buruz eta hirian duten interakzioari buruz hausnartu dezaten: profilak, beharrak, harremanak, instituzionalizazioa…

Iruñeko auzo ezberdinetako bost udal aretotan antolatutako topaketa hauek, ikus-entzunezkoan erregistraturik gelditu dira eta bertatik ateratako emaitzekin handi batean bertako gizarte mugimenduaren imajinario kolektiboa osatzen duten elementuak identifikatzen lagunduko digute eta ondoren gizarte-egituraren sustatze plana osatzen.

Erabaki Pamplona parte-hartze plataformaren web-orri honetan bost kolaboratorioei buruzko informazioa duzue eskuragai.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email