Joan den ostegunean, maiatzaren 27an, Labrit Ondareak atsegin handiz parte hartu zuen “Kultur Ondare Immaterialaren inbentarioan metodologia parte-hartzaileak” izeneko formakuntza teorikoan, Habanako badiaren eta haren industria-ondarearen garapenean emakumeak izan duen paperaren proiektura bideratuta.
Elkartruke hori PR019K2/0004 proiektuaren barruan kokatzen da, Tecnaliaren eta Habanako hiriko historialariaren Bulegoaren eskutik.
Proiektuaren helburu orokorra da Habanako badiaren garapenean emakumeak izan duen papera aitortzea. Helburu espezifikoak, berriz, emakumearen parte-hartzea aztertzea eta inguruko industria-ondarearen garapenean duen rola ikusaraztea dira.
Labrit Ondaretik, Gaizka Arangurenek (zuzendari nagusia) eta Beatriz Gallegok (aholkularitza-arloko arduraduna) parte hartu zuten.
Elkartruke hau emankorra izatea eta etorkizun hurbilean urrats gehiago eman ahal izatea espero dugu.