HARVI, pertsona gorren gizarteratzean aurrera egiteko errealitate birtualeko tresna.

Gaur, urtarrilak 27, Eunatek, Nafarroako Pertsona Gorren Familien Elkarteak, teknologia berritzailearekin eta Caja Navarra Fundazioaren eta La Caixa Fundazioaren Innova Social deialdiaren laguntzari esker garatutako tresna bat aurkeztu du.

Logopedei eta entzumen-errehabilitazioan diharduten profesionalei zuzendutako programa bat da, eta neska-mutikoen, gazteen eta gorreria duten pertsonen ikasketa-prozesua erraztuko du entzumen-garapenerako programa.

Proiektu honek entzumena ingurune birtualetan lantzea ahalbidetzen du, 360º-ko ikus-eremua eta soinu inguratzailea eskaintzen duen errealitate birtualeko betaurrekoen bidez. Horretarako, eguneroko espazioetan (hala nola sukaldean, merkataritza-gunean, parkean edo jatetxe bateko terrazan) barneratzen gaituen plataforma bat diseinatu da. Leku horietan aurkitu ohi ditugun soinuak entzuteko esperientzia bizi ahal izango dugu, ingurune zaratatsuak izaten baitira. Soinu-paisaiak, askotan oztopo bihurtzen direnak entzumen-arazoak dituzten pertsonentzat.

www.harvieunate.com/ webguneari esker entzumen-errehabilitazioan espezializatutako edozein profesionalek Eunatek diseinatutako soinu-espazioei buruzko informazioa eskuratu ahal izango du.

Labrit Multimediak proiektu honetan egin duen lana komunikazio-estrategia diseinatzea izan da.

 

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email