GIPUZKOAKO IJITO HERRIAREN IMAGINARIO KOLEKTIBOA AINTZAT HARTZEA

ijitoen irudimen kolektiboa

Proiektu honen bidez, Gipuzkoako ijitoen irudimen kolektiboari lotutako zenbait kontzeptu zabaldu eta azaldu nahi dira. Helburu hori lortzeko, bi helburu zehatz bete dira:

-Gipuzkoako ijitoen imaginario kolektiboaren elementu edo kontzeptu adierazgarriak hautatzera bideratutako partaidetza-esparrua garatzea.

-Emaitzak transmititu eta gizarteratzea.

Gipuzkoako ijitoen imaginario kolektiboaren funtsezko hamar kontzeptu jasoko dituen gurpil bat egiteko proiektua, lurraldeko hainbat tokitan azaltzeko, ikuspegi antropologikoa komunitate baten imaginario kolektiboari aplikatzearen eta gizarte osora transmititzearen erakusgarri baino ez da.

Irudikatutako hamar kontzeptuak metodologia parte-hartzaile baten emaitza dira; metodologia horretan, Gipuzkoako ijitoak izan dira protagonista.

2020ko urrian Agifugi elkartearen egoitzan (Intxaurrondo) egindako lan-saioaren ondorioak jaso dituzte. Bertan, hainbat gizonek eta emakumek parte hartu zuten, eta ijitoen irudimenari, kulturari eta identitateari buruz hausnartu zuten, beren esperientziatik abiatuta, balioa emateko.

10 KONTZEPTU

-Adinekoak: Ijitoek haien adinekoengatik sentitzen duten miresmena esker onaren erakusgarri da. Ahaleginez eta sakrifizioz, jendeari etorkizun hobea ematen saiatu zirenekiko aitortza da. Aurreko belaunaldi horien bizitza eta esperientzia jakintza eta inspirazio iturri dira euren ondorengoentzat.

-Espiritualitatea: Orainaldiaz gozatzea bezain garrantzitsua da bizitzaren zikloaren beste eremu batzuetan pentsatzea. Bizitzarekiko begirada edo heriotza sentitzeko modu berezi hori errituetan islatzen da. Partekatutako ohiturak direlako daude hain errotuak eta dira horren adierazgarriak.

-Justizia: Komunitatearen ongizatea xede, ohituretan oinarrituz, ijitoen arteko gatazkaz ijitoen artean konpontzen dira. Konponbide bila “arrazoidun pertsonengana” jotzen dugu, hauek justizia egin dezaten.

-Familia: Ijito herriaren bihotza familia da. Ijito izatearen oinarri soziala eta identitarioa. Mataza afektiboa. Poza eta penak partekatzeko eremua. Haren bitartez ehuntzen da elkartasun sarea; hurbileko zein urruneko senideekin, bertze ijitoekin eta gizartearekin oro har.

-Erresistentzia: Zoritxarrei aurre egiteko bi aukera dago: etzi edo tinko mantendu. Ijitoek beti aukeratu zuten azken hori, egokitzeko gaitasun handia erakutsiz eta bere nortasuna ez galtzeko berezko estrategiak garatuz.

-Funtsa: Bazterketak mugarritu du ijitoen historia. Herri sentimenduak, aurreko belaunaldietatik jasotako balioek, partekatuko ohiturek eta transmititutako kontakizunek osatu dute onartu zaien ekipajea. Ondare immaterial hori ondasun materialak baino askoz garrantzitsuagoa da.

-Hitza: Ijito herriak ahoz jaso eta transmititu izan du beti bere ondarea. Ijitoek hitzek denboran eta espazioan bidaian hegan egin dute, leku bakoitzeko hizkuntzaren arabera aldatuz, baina herri baten historiari edo balioei eutsiz, beti ere.

-Begirunea eta gizalegea: Itxuraz sinpleak badirudite ere, bertze izen askorekin ezagutzen ditugun balio amarauna sortzen dute: elkartasuna, abegitasuna, enpatia, familiarekiko eta komunitatearekiko erantzukizunaren zentzua. Errespetua eta hezkuntza dira ijito jator ororen arau zuzentzaileak.

-Historia: Ahots arrotzek kontatu izan dute beti Ijito Herriaren historia. Aurreiritziek, paternalismoak, harridurak edota exotismoak “ijito” kontzeptua eraiki dute. Gaur egun , aldiz, ijitoen belaunaldi berriak aldebakarreko kontakizun hori baztertu eta euren ahots propioaz ari dira berriaz sortzen.

-Emakumea: Emakume ijitoek, iragana beti gogoan, inork baino hobe irudikatzen dute etorkizunari begira dagoen herri honen indarra. Familia beraren eta gizartearen egituraren ardatz nagusia dira. Begirada arrotzendako ezezagunak badira ere, ijitoen berezko kulturaren protagonista dira.

Datozen hilabeteetan, gurpila Gipuzkoako hainbat gune instituzional eta kulturaletan erakutsiko da.

Gurpila martxan dago.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email