- mendeko Garesera bidai bat egitea posiblea izanen da. Izan ere, pasa den mendeko herri izaera definitzen zuten ohitura, lanbide eta ospakizunak ezagutzea posible izanen baita, herriko bizilagunen ahotsen bitartez. “ Gares osatzen duten ahotsak” izanen da, pasa den mendera eramanen gaituen ekimen honen goiburua. Garesgo udalak eta Labrit Ondareak elkarlanean garatutako ekinbideak, herriko izaeraren erakusle diren bost toki esanguratsuetan, ondare kultural immateriala oinarri duten bost panel ezartzea izan dute xede. QR kodigoa jeitsita, sakelekoan herriko bizilagunen ikus entzunezko testigantzak jaso ahalko dira, tokiari dagokion kontakizuna barnebilduz.
Zentzalean, Arga ibaiarekin lotura duten testigantzak jaso dira. Robo ibaian aldiz, arropa garbitzera joaten ziren emakumeen testigantzak jasoak daude, baita arrantzara edo freskatzera hurbitzen ziren pertsonenak ere. Garesgo sarreran bertze plaka bat jarri da, Vinculo Etxean zehazki, bertan Virgen del Txoriren kondairari lotutako testigantzen kontakizuna jaso ahalko delarik.
Pasa den menderako txango honetan, bertze geldiunea Plazan egonen da. Bertako panelean codigoa deskargatuz, “auzalan” bezalako lanen gora-beherak jakin ahalko ditu bisitariak zein edozein bizilagunek. Gainontzeko bi panelak, Paseo Fray Vicente parkean eta El Reducto fuertean jarri dira, polikiroldegi eta hilerriaren ondoan hain zuzen. Lehenegoak, haurtzarora eramanen gaitu, pasa den mendeko haur jokoak ezagutzera alegia. Fuertean jarritako panelak aldiz, orduko nekazaritzari buruzko testigantzak jaso ditu.
Proiektu honen oinarria edo hastapena 2010ean kokatu behar da. Orduan, Navarchivo izeneko proiektuaren barruan, bertako bizilagunen ohitura, ospakizun eta lanbideen kontakizunak jaso ziren. Hortaz, ondare immaterialaren bilketa hark, orain martxan jarri den trasmisio lana dauka oinarrian. Hartara, balio etnografiko handiko material honekin, bisitari zein bertako biztanleek pasa den mendeko Gares ezagutzeko aukera izanen dute. Beraz, proiektu berri honek herriaren perspektiba osatuago bat eskeiniko dio aurrerantzean Garesen dabilen orori