Emakumearen papera artzaintzan

Datorren abuztuaren 25ean Nafarroako Artzain Eguna ospatuko da Uharte-Arakilen. 52. edizioa da aurtengoa eta Nafarroako Interes Turistikoko festetako bat da. Aurtengoan, Aralar Mendi Kultur Elkarteak emakumeak sektore horretan egiten duen lana goraipatu nahi du eta horretarako jardunaldi berezi bat antolatu zuten joan den uztailaren 25ean. Uharte Arakilgo Aralar Mendi elkartean Nafarroako txoko ezberdinetatik etorritako zazpi artzain elkartu zituzten, emakumezkoak denak. Mahai-inguru baten bueltan, emakumezkoek artzaintzan  bete izan dituzten eta gaur egun betetzen dituzten eginkizunez eta euren lanak duen garrantziaz aritu ziren. Bertan, moderatzaile lanetan aritu zen LABRITeko gure lankideetako bat.

Denak bat datoz, lana eta familia bateratzeko erraztasun handiagoa eskaintzen duen ofizioa izanik ere, gizarteak oraindik ez dio artzainaren lanari duen balioa aitortzen.

Parteka ezazu!

Share on facebook
Share on twitter
Share on whatsapp
Share on telegram
Share on email