Aste honetan berean aipatu bezala, gure bilketa lan taldea jo ta fuego zebilen Nafarroako hainbat udalerritan. Egoera hau aldatu egin da azken egunetan.
Adineko pertsonak dira, hain zuzen ere, Navarchivoren bihotzean daudenak. Euren ahozko memoriak herri hauetako Ondare Immaterialaren oinarri dira eta behar den moduan zaindu behar dira. Gauzak horrela, Nazioarteko, estatuko eta erkidegoko erakundeen Koronabirusaren inguruko gomendioei jarraikiz , Labrit Ondarean Ondare Immaterialaren Unitateak biltzearen lana etengo dugu behin behinekoz, gaitz honen aurrean kaltetuen izan daitezkena babesteko asmoz.
Espero dugu datozen egunetan alertak desagertzea eta egoera hau normalizatzea. Orduan Labrit berriz ere herri eta hirietara itzuliko da Ahozko memoriaren bilketari ekiteko. Bien bitartean gure webgune eta Twitter kontuan izanen gaituzue.